Atzo lehiatu zen Brasilen Formula 1eko txapelketa! Bertan, Montoya izan zen garaile, eta Raikonnen, bigarren. Halere, benetan garaile Fernando Alonso suertatu zen atzokoan; izan ere, MUNDUKO TXAPELDUN bihurtu baitzen!! Gaurko egunkari eta berri guztietan den-dena azalduko denez, guk ez dugu gauza handirik esango, besterik gabe Euskal Herriko txoko honetatik eta JAKINTZA IKASTOLAKO ikasle guztien partetik ZORIONAK !
Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, joan zaitezte bere webgune ofizialera hementxe klikatuz!









Interesgarria benetan zuen blog dotore hau.
Nire galdera zera da; zer egiten du euskal hizkuntzari buruzko blog batean holako albisteak? Ez al dugu nahikorik beste hedabideetan sartu digutenarekin?
Comment bidaltzailea magic — 2005-09-27 @ 23:41
Euskaraz idatzitako blog bat dela dudarik ez dago, euskara eta honen erabilpena da gure helburu nagusia baina ideia honek ez du esan nahi gertakari garrantzitsu edo deigarriak argitaratzea debekaturik dugunik, euskararen erabilpena aurrera eramateko modu asko daude, eta guk alor guztietara zabaltzea erabaki dugu.
Comment bidaltzailea Enara — 2005-09-30 @ 9:31
Ez naiz ni izango zuen blogean zertaz idatzi behar duzuen aginduko duenik, ezta gutxiago ere. Bakarrik, ohiko hedabideetan jasan dugun kupidarik gabeko bonbardeoarekin nahiko asetuta nengoela eta hemen ere hori aurkitu nuenean… gehiegi iruditu zitzaidan.
Halere, nire ekarpena egiteko asmoz, honako gai hau proposatzen dizuet: zein da zuen iritzia gai hauei buruz? Euskaraz Bizi proiektua, Euskararen erabilera gure herrian eta gure ikastolan, gure ikastolak Euskararekiko duen jarrera eta bultzatzen dituen ekimenak…
Ikusten duzuenez, nahi izanez gero, nahiko materiala baduzue idazteko eta eztabaidatzeko;-)
Comment bidaltzailea magic — 2005-10-1 @ 10:54
Ni ere Enararekin bat nator. Euskara bultzatzeko blog bat izateak ez du inola esan nahi berri, albiste edo gertakari mugatu batzuetara itxi behar dugunik, euskara sustatzen den bitartean edozer gauzei buruz idatz dezakegula iruditzen zait.
Egia da hedabideetan asko erakutsi digutela Alonsorekin gertatutako hau dena, baina hala ere blog honetan honi buruz ez idazteko arrazoirik ez dagoela uste dut.
Comment bidaltzailea uxue — 2005-10-3 @ 9:00
Arrazoia duzu Uxue, edozein gairi buruz idatz dezakezue, are gehiago, edozein gairi buruz idatzi beharko zenukete. Nire desadostasuna beste arrazoi batean oinarritzen da: ohiko hedabideek gure pentsamendua bideratzen ahalegintzen diren bitartean, zuengandik ez dut sumatzen inongo iritzi kritikorik. Alonsoren kasuan, oso nabarmena izan da “marketing” operazioa eta “timofonica”koek nahi zutena lortu dute. Gauza bera esan nezakeen ondoren idatzi dituzuen artikuluei buruz: “Euskal Hezkuntza Sistema goraipatua” eta Frankfurteko autoen feriari buruzkoa. Bi artikulu hauek aproposak dira zuen iritzi kritikoa adierazteko, baina, beti bezala, albisteen aipamen hutsala irakurtzen dut. Ez al duzue ezer esateko Euskal Hezkuntzari buruz? Aipatzen diren auto horiek edonoren esku al daude?
Sinets iezaidazue, hedabideek gezur asko esaten dute eta informazio ugari ezkutatzen digute. Eraiki ezazue zuen iritzi propioa!!! Ez izan euren morroi!!!
Comment bidaltzailea magic — 2005-10-4 @ 22:14