Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


EGA prestatu nahi duzue? | # |

Euskara pil-pilean —Maite—23:25
2006-10-4

Datorren larunbatean EGA azterketaren idatzizkoa egiteko beste aukera bat izango duzue. Liburuko ariketak ia-ia buruz dakizkizuela eta askotan eskatzen dizkidazue ariketa gehigarriak. Hortxe ibiltzen naiz ni fotokopiak gora, fotokopiak behera (atariko proba gehiago, idatzikoaren edo irakurriaren ulermen bat edo beste, sinonimoak…Bada, gaurtik aurrera, berez DBHO 1ekoentzat prestatutako material guztia denon eskura hementxe jarriko dugu. Helburua ez da bakarrik EGA gainditu ez duzuenok egitea, EGA izanda, zuen euskara eguneratuta mantendu nahi duzuenoi ere ederki etorriko baitzaizue noizbehinka errepaso jarduera batzuk egitea!

Zer aurkituko duzue?

  • Aurkezpena: Zer da EGA, atal bakoitzaren azalpena, jakingarriak (datak, noten kontsulta), ohiko akatsak…
  • Arauak lantzen: Euskaltzaindiaren arau garrantzitsuenak (DBHO 2ko ikasleekin prestatzen ari garen jarduerekin osatuko dugu atal hau hemendik gutxira). Helburua: arau bakoitzari bere jarduera ipintzea.
  • Atarikoak: atariko proba lantzeko topatu dudan materialaren bilduma (zuzenketekin).
  • Berridazketak: atal hau osatzear dago.
  • Sinonimoak: orain arte ateratako sinonimoen hiztegitxoa eta iaz euskaljakintzan prestatutako jarduerak. Hiztegi ezberdinak.
  • Ahozkoaren ulermena: entzun eta galdeketak egin (zuzenketekin)
  • Idatzizkoaren ulermena: irakurri eta galdeketak egin (erantzunekin)
  • Idazlana lantzeko atala: argudio testu bat nola idatzi, testu antolatzaileak, gomendioak, argi idazteko bideak, idatzi ereduak…
  • Ahozkotasuna: azalpen bat emateko jarraitu beharreko pausoak, azalpenerako prestaketa taula, ahozko ekintza antolatua…
  • Ortografia, puntuazioa eta hiztegi batua: puntuazioa (teoria), ortografia ariketak, hiztegi batua lantzeko ariketak, diktaketak…
  • Gramatika arazoak (txosten eta gune interesgarriak): deklinabidea (taula), aditz guztiak, egunero sortzen zaizkigun zalantzak, letrakera lodia, siglak, laburdurak…
  • Esamoldeak lantzen: hiztegitxoa (gaztelaniaz-euskaraz) eta iaz ikasleekin sortutako jarduerak

Gelan egun hauetan sortzen ari garen materiala ere hementxe ipiniko dugu. Beraz, saia zaitezte jarduera interesgarriak sortzen, ondo pasatzeaz gain, arauak barneratzen lagunduko dizkiguten horietakoak… :smile:

Sartzeko, klikatu eskuineko zutabean, EGA atalean, EGA ikastaroan.Hemendik ere sar zaitezkete. Edozelan ere, zuen pasahitza idatzi (beti bezala) eta aurrera!



2 erantzun »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/10/04/ega-prestatu-nahi-duzue/trackback/

  1. behin prestatuta nahikoa izan nuen!

    :lol:

    Comment bidaltzailea nerea — 2006-10-6 @ 13:33

  2. EGA azterketa

    EGA azterketa egiteko prest dagozanei zuzenduta dago. Informazio iturri interesgarria izan daiteke.

    Trackback bidaltzailea zabaldu.com — 2007-03-7 @ 20:36

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here