Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Arauak 1: EUSKAL ALFABETOA. | # |

Arauak lantzen —Maite—12:06
2006-11-1

JakintzaKaixo, guztioi eta ongi etorri euskaljakintzako arauak online ikastarora! Ikastaroaren helburua Euskaltzaindiaren arauak ikastea (errepasatzea) izango da. Horretarako, astez aste, arau bat hautatu eta labur-labur Euskaltzaindiaren erabakia aipatu ondoren, berau praktikatzeko jarduera bat gutxienez emango dugu. Arauaren azalpenean edo ariketa egiterakoan zalantzaren bat baduzue, iruzkin bat bidali eta erantzuten saiatuko gara. Ikastaroa atalez atal jarraitu beharrean, osorik egin nahi baduzue, hementxe klikatuz izango duzue horretarako aukera (bisitari gisa sartu). Pasa gaitezen, bada, hitzetatik ekintzetara eta has gaitezen lanean.

EUSKAL ALFABETOA izango da gure 1go ikasgaia. Hementxe duzue horri buruz Euskaltzaindiak dioena:

Euskal alfabetoa edo ABCa hogeita zazpi letrak osatzen dute, ordena honetan jarriak, beren izena ondoan dutelarik:

Letra Izena

  • a — a
  • b — be
  • c — ze
  • d — de
  • e — e
  • f — efe
  • g — ge
  • h — hatxe
  • i — i
  • j — jota
  • k — ka
  • l — ele
  • m — eme
  • n — ene
  • ñ — eñe
  • o — o
  • p — pe
  • q — ku
  • r — erre
  • s — ese
  • t — te
  • u — u
  • v —uve
  • w — uve bikoitza
  • x — ixa
  • y — i grekoa
  • z — zeta

Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira. Komeni da, beraz, euskal hiztegiak abc honetako letra ordenaren arabera sailkatzea.

Honaino teoria. Jarraian, bi jarduera topatuko dituzue euskal alfabeotari buruz ikasitakoa errepasatzeko:

Ea zer moduzko hasiera ematen diozuen ikastaroari! :smile:



Erantzunak »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/11/01/arauak-1-euskal-alfabetoa/trackback/

Erantzunik ez oraindik.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here