Aurten ere, udazkenero bezala, gure inguruetako mendietara jotzen ari gara perretxiko bila. Tenperatura epel eta euri bolada ostean sortzen dira eta bi atalez osaturik daude: oina eta txapela. Perretxikoak bi multzo handitan banatzen dira, jangarriak eta pozoitsuak.
Perretxiko mota ugari daude, baina ezagunenak zizak, gibelurdinak eta onddoak dira Euskal Herrian. Azken hauek dira jendearen eskari eta ohore handiena eramaten dutenak.
Aurten bildutako onddo kopurua izugarri handia izan da beste urte batzuenarekin alderatuta. Kiloka eta kiloka bildu baitira euskal lurraldeetan eta bizpahiru aldiz mendira irtendakoek ere onddo saski beteaz itzuli dira beraien etxeetara.
Hala eta guztiz ere, saskia beterik dakartenei non bildu dituzten galdetzeko orduan, irribarre bat besterik ez da jasotzen erantzuntzat. Zergatik, bada, toki isilean gordetzeko ohitura hau? Toki jakin batzuetan baino ez direnez hazten, gure altxorrik preziatuena balira bezala zaintzen ditugulako. Hala ere, zenbaitetan lekualdatu egiten dira.
Urtero bezala, nafar eta gipuzkoarren artean ika-mika ugari izan ohi da perretxikoak direla eta. Nafarren ustez, beraien mendietara (Ultzama…) jotzen dugu sutsuki ingurugiroa hondatuz. Hori dela eta, datorren urtetik aurrera perretxiko bila joateagatik edota perretxiko kantitate jakin bat hartzeagatik ordainaraztea proposatzen du Aranzadik. Baina bidezkoa al da neurri hau hartzea?









Kaixo Nerea!!!
A ze artikulu interesgarria!!!Esan beharko didazu zein perritxiku mota diren pozoitsuak bestela…jajaja badakizu biltzen ditudanean afaritxo bat egingo dugu
Ondo segi, agur.
Comment bidaltzailea Alaitz — 2006-11-14 @ 9:36
Hori bai ika-mika!!Aurtengoan zurrumurru ugari badaude, hurrengo urtean ziurrenik lege bilakatuko da!!Herritar askoren haserrea eragin du, zer gertatuko hurrengo denboraldian??Hamaika kontu entzungo ditugu!!
Oso gai interesgarria eta egunekoa!!Segi horrela Nerea!!
Comment bidaltzailea iusabiaga — 2006-11-14 @ 9:42
Zure etxeko beheko pisuan afaritxo bat antolatzen Alaitz?? gonbidaturik egongo naiz noski!
fisika ikastera joan gineneko bazkaria ere primerakoa izan zen eta jajaja 
Artikulu polita Casado!!!
Comment bidaltzailea eli — 2006-11-14 @ 9:42
Badakizu zer egin hurrengo asteburuan, Ataungo lurretatik perretxikoak biltzera!jaja. Goxo-goxoak prestatuko ditugu gero zure etxean!jeje.
Comment bidaltzailea Nerea — 2006-11-14 @ 9:53