Udazkeneko koloreetan murgilduta, festak non-nahi, ekintza ugariak han eta hemen, ikustekoak hamaika baita entzutekoak ere. Hamaika gauza ikusteko jaio ginen! Entzun izan dut nire inguruan behin baino gehiagotan, ia beti adineko pertsonengandik.
Oraingoan, aldiz, pentsakor jarri naiz. Zenbait albiste uda garaian zehar errepikatu dira egunero: suteak, herri festak, beroa, ur eskasiaren arazoa, etorkinen zoritxarrak… (gehiago ere izan dira, noski!). Batekin geratu naiz itsututa, ordea. Egunero albiste izaten jarraitzen du, kolore iluna du, beltzarana. Etorkinen inguruan ari naiz, bai!
Denbora bat dela, jada, gurean ziren, orain dira eta, dirudienez, hemendik aurrera gehiago izango ditugu. Harrera eta harremana, oinarrizko premiak asetzetik datoz eta, nola ez, komunikaziorako dugun kodetik. Guk ez dugu haiena ezagutzen, gutxiago erabiltzen eta haiek arazo berbera bizi dute. Desberdintasunik akaso badago, gurean ez dugula hizkuntza bakarra eta indartsua hiztunei begira hitz egiten, gaztelania nagusi den gure euskal lurralde honetan.
Euskararen egoera, gorabeheratsua askotan, erabilera urriari lotua, esparru mugatuekin adiskidetua eta gaztelaniarekin bizitzera behartua, ez ote da kaltetuagoa izango?
Atzerriko hainbat hizkuntza, etorkinen arabera ezberdinak; gurea, hizkuntza minorizatua… Denak, ordea, besteena bezain errespetagarri. Kontuan hartzea, beharrezkoa dugu.
Erabiltzea ere ezinbestekoa dugu. Gurea aldarrikatu eta indartu behar dugu eta etortzen direnei gurearen berri eman. Albiste beltzen artean euskararen bidea argiago ikusiko dugu, udazken koloreen atzetik udaberri oparoa etorriko baita…









Galdera bat: mapa hori nondik atera duzue? Eta zer datutan dago oinarritua? Izan ere, horrelako zerbait egiteko asmoa nuen eta harrituta utzi nau eginda dagoela ikusteak. Nik zerbait aldatzekotan koloreak aldatuko nituzke eta ezberidnagoak jarri ezberdintasunak hobeto ikus daitezen.
Comment bidaltzailea txerra — 2006-11-17 @ 14:36
Egunon Izaskun!
Interesgarria benetan zure ikuspuntua…izan ere gaun egun pil-pilean dagoen arazoa da etorkinena, eta epe nahiko motzean kaltetua izango dena, gure milaka urte dituen ama hizkuntza izango da!
Guztion eskuetan dago hau indartzea…nahiz eta askotan, begibistakoa den arazoari jaramonik ez egin eta potenteagoa den Gaztelerara jotzen dugun…ohitura beltz samarra…euskaldunek urteak aurrera joan ahala egindako indarra kontuan izanez gero!!
Tira ba!saia gaitezen denak arazoa handiagoa bilaka ez dadin laguntzen!
Comment bidaltzailea nayerza — 2006-11-19 @ 13:45
Aupa, Txerra! Barkatu lehenago ez idatzi izana baina azterketatan gaude eta erabat lanpetuta nabil. Saiatu naiz mapa nondik atera nuen jakiten baina ez dut lortu; dena den, beste helbide honetan antzeko zerbait topatu dut (beste mapa bat) eta, gainera, koloreak biziagoak dira eta hobeto bereizten dira datuak. Ea baliagarria gertatzen zaizun! (Saiatuko naiz bestearekin ere…)
Comment bidaltzailea iusabiaga — 2006-11-19 @ 14:27
Kaixo izaskun.
Nik ere ahaztuta eduki dut asuntua. Zuk emandako bigarren mapa, kolore aldetik-eta oso txukuna da. Pega bat dauka baina: EAEkoa da bakarrik eta nik Euskal Herri osokoa behar dut. Eskerrik asko de todas formas, saituko naiz nik neuk egiten.
Comment bidaltzailea txerra — 2006-12-11 @ 17:43
Kaixo Txerra eta besteak:
Mapa hori Wikipedian aurki dezakezue artikulu honetan: http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskara
Eta irudia bakarrik nahiko bazenu, helbide honetan topatuko duzu: http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Euskara.png
Comment bidaltzailea magic — 2007-04-23 @ 16:30