Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Arauak 4: ordinalen eta banatzaileen idazkera. | # |

Arauak lantzen —Maite—0:10
2006-11-23

JakintzaKaixo, guztioi! Gaur zenbakiekin zerikusia duten arauen lanketari amaiera emango diogu. Horretarako, ordinalak eta banatzaileak nola osatu eta idazten diren ikasiko dugu. Hona hemen Euskaltzaindiak horri buruz dioena:

Ordinalak

Ordinaletan “garren” ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez:

- XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea.

- 3.ak esan du: hirugarrenak esan du.

- XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan edoXVII, XVIII eta XIX. mendeetan, e.a.

Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu:

- Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren… (baina lehen, lehenengo, lehenbiziko edo lehendabiziko.) 

- Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren…

Galderetan zenbatgarren erabiliko da.

Banatzaileak

Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira:

- Bana,

- Bosna,

- Ehuna,

- Mila bana, e.a.

Galderetan zenbana erabiliko da.

Araua osorik.

 





Erantzunak »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/11/23/arauak-4-ordinalen-eta-banatzaileen-idazkera/trackback/

Erantzunik ez oraindik.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here