Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Hipokresiaren gizartea | # |

Orokorra —ezabaleta—0:31
2006-11-24

Gaur egun, asko hitz egiten da heziketaren garrantziaz. Pentsamendu, itxura, gustu… desberdinak errespetatzeko eta inbidia desagertzeko biderik hoberena edo bakarra dela esan liteke. Agian, guztiok txiki-txikitatik gauza garrantzitsuak gehiago baloratuko bagenitu eta besteek jostailu, kamiseta edo bestelako zerbait dutelako, nik ere nahi dut jarrera izango ez bagenu, bi gauza lortuko genituzke, nire iritziz.

Bata, eta ia garrantzitsuena, independenteagoak izango ginateke; hau da, ez genioke horrenbesteko garrantzirik emango besteek dutenari, janzteko moduari, fisikoari… Horrela, ez ginateke beti besteen menpean egongo eta gauza bat eduki ezin dugunean, arrazoi desberdinengatik, inbidia izan beharrean poztu egingo ginateke. Horregatik, oso garrantzitsua da txikitatik, guztia ezin dela izan ulertzea eta gauza materialek ez gaituztela zoriontsuago egingo jakitea; lagun on baten konpainia garrantzitsuagoa dela, dena markakoa edukitzea edo azken modeloko mugikorra, mp3… izatea baino.

Bestea, dibertsitatea da. Badirudi, gaur egun, denok berdinak izan behar dugula, bai fisikoki, bai janzkeran, bai gustuetan eta, ahal izanez gero, baita pentsatzeko eta sentitzeko moduan ere. Gauzak horrela izanda, normaltzat kontsideratzen den horretatik irteten den edonori arraroa edo anormala esaten zaio eta, agian, beldurtu ere egiten gaitu. Ez al da, bada, dibertsitatea gauza benetan interesgarria? Nik baietz deritzot, monotonia aspergarriagoa da eta, gainera, kalean gurutzatzen ditugun pertsona guztiak berdin jantziko balira eta fisikoki ere itxura bere balute, ez al ginateke nazkatuko?

Horrela, bi puntu hauek (dibertsitatea onartzea eta independenteak izatea) lortzen baditugu, errespetatzen ere jakingo dugu. Eta, bide batez, zenbait gaitzekin bukatzea ere lortuko dugu. Adibidez, bakoitzak dituen gaitasunei garrantzi gehiago emango genieke fisikoari eta janzteko moduari baino. Desberdin pentsatzen edo sentitzen duena ez genuke bazterrean utziko eta, agian, inbidiarekin ere amaituko genuke.

Jakituriaren gizartean bizi garela suposatzen da. Guztion berdintasuna eta ideien askatasuna aldarrikatzen da. Baina errespetu faltako eta edukazio gabeko jarrerez inguraturik gaude. Arazoa da, jarrera horiek ez direla helduetan bakarrik ematen, nerabezaroan eta haurtzaroan ere ematen direla eta ez bazaituzte txikitatik ohitzen ezberdintasunak errespetatzera, noiz hasi behar zara? Zergatik dago itxurarekiko menpekotasun hori? Hau guztia ez ote da zerbait gaizki egiten ari garelako? Edo, agian, hipokresiaren gizartean bizi garelako izango da? Hitz politez baina ekintza gutxiz eraturiko gizartean, alegia…



16 erantzun »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/11/24/hipokresiaren-gizartea/trackback/

  1. JO0O0O0EEEEE Zegama!!!
    zoriondu behar zaitut artikuluagatik!
    besteetan desberdina…eta gizartea mugitzen duen egi biribila!

    :mrgreen:

    Comment bidaltzailea nayerza — 2006-11-24 @ 9:43

  2. Bikaina zabaleta!! nabari da gustuko duzula horrelako artikuluak idaztea eta horretarako balio duzula, segi horrela!! :wink:

    Comment bidaltzailea eli — 2006-11-24 @ 10:09

  3. Aspaldian entzuteke nengoen horrealako egia biribilik! Nik uste bakoitzak duenagatik izan behar duela zoriontsu eta ez falta zaion horregatik sufritzen ibili. Gai benetan interesgarria!!Ongi izan, aio.

    Comment bidaltzailea Alaitz — 2006-11-24 @ 22:32

  4. Aupa, Eneritz! Niri ere oso interesgarria iruditu zait gaia eta erabat ados nago planteatzen duzun ikuspuntuarekin. Hark zioen bezala:

    Zoriontasuna barrukoa da, ez kanpokoa. Horregatik, duguna baino askoz ere garrantzitsuagoa garena da. :wink:

    —————————

    Alaitz! Zure iruzkinak aho bete hortz utzi nau! Noizko gure saio horietako bat? Eli, animatzen? :mrgreen:

    Comment bidaltzailea Maite — 2006-11-25 @ 0:50

  5. Epa!!! pozten naiz artikulua atsegin duzuelako. Egiea esan gaur egun oso gutxi balorazen dugu daukaguna eta horrek zoritxarreko egiten gaitu maiz, ez alda tristea?
    Ni zuek bezalako lagun onak izatearekin konformatzen naiz eta gaur gauean, pesta politta botako dugu azterketen amaiera ospatzeko :mrgreen:
    Beno ba gero arte aiooo musux

    Comment bidaltzailea ezabaleta — 2006-11-25 @ 11:31

  6. Ondo-ondo pasa eta txintxo ibili, ehhhhh!!!! :smile:

    Comment bidaltzailea Maite — 2006-11-25 @ 11:45

  7. Maite, gu beti ibiltzen gara txintxo-txinotxo jejeje

    Comment bidaltzailea ezabaleta — 2006-11-25 @ 15:12

  8. Kaixo !!!
    Egia esan atzokoak merezi zuen liburu artean igarotako mementu txar guzti haiek ahazteko.
    Maite gogorarazi nahi dizut afari bat belarritako utzi genuela San Bosko egunean. Badakizu lehenbailehen egin beharko dugu ahozkotasuna lantzeko. Besteak ez dakit baina ni errepikatzeko irrikitan nago…

    Comment bidaltzailea Alaitz — 2006-11-26 @ 15:08

  9. Zalantzan al zaudete oraindik? irrikitan nago horrelako barre algara mordoa berriro ere errepikatzeko.
    Aurtengo San Boskoko bazkarirako preparatzeari ekin beharko diot dagoeneko, bestela ezin jarraituko dut zuen bion jardunari :wink:

    Comment bidaltzailea egarmendia — 2006-11-27 @ 20:05

  10. Aizue eta ni zer? :evil: Nik ere ahozkotasuna landu nahi nuke e! Lehengo urtekoa mortala izan zen, errepikatu beharrekoa noski! Baina aurten nik arazotxo bat dut… san bosko egun inguruan examiñak izanen ditut, zoritxarrez! Baina agian bueltatxoren bat ez legoke gaizki! Aurretik ikasi ezkero agian….

    Artikulu honi buruz zer esan; Eneritz zure nota nire esku balego aspaldi zenuen 10a! :wink: Maite ez dakit zeren zain zauden!! Benetan artikulu interesgarriak idazten dituzu eta argi dago horrelakoak idazteko balio duzula! Zure artikuluen zain gelditzen naiz!!

    Ah eta noski afariaren zain ere!!! :grin:

    Comment bidaltzailea jaizpurua — 2006-11-27 @ 22:11

  11. Aupa, Juneeee!!! Ez pentsa, aurrekoa idatzi bezain laster zutaz gogoratu nintzen eta pentsatu nuen: “Gurekin etortzeko aukerarik izango du gure Junek??” Espero dut baietz (hasi ikasten bihar bertan, bale?). Notarena hitz egingo dugu…

    Ah, neskak! Ez dakit zuek baina nik egunero eskaintzen diot ordu erdi bat zuek dakizuen horri!!! Ikusiko duzue zein ondo atera behar zaidan! Zur eta lur utzi behar zaituztet!! :mrgreen: Ba al dago euskalbatuarenarentzat saririk?? :wink:

    Comment bidaltzailea Maite — 2006-11-27 @ 23:56

  12. Epa June!!!! pozten naiz artikuluak atsegin dituzulako :grin: zmz unibersitateko bizia? ikastolan baino hobeto?
    zu lasai, san bosko egunean ziur izango duzula bueltatxo bat emateko astia. bueno urren arte ongi segi aiooo mxx

    Comment bidaltzailea ezabaleta — 2006-11-28 @ 8:46

  13. iepa!!! egia ugari aipatzen dituzu artikulu honetan. Dena den nik azpimarratu nahi dut denok garela hipokresia horren adibide. Gure burua tolerante moduan aukezten dugu besteen aurrean baina azken finean denok epaitzen dugu desberdina dena modu batean edo bestean. Desberdintasun bakarra dago, batzuk erreparorik gabe kritikatzen dute eta beste batzuk mozorrotu egiten dute beraien hipokresia hitz polit eta irribarre faltsuekin. Nik ere uste dut aniztasuna munduak baloratu beharreko zerbait dela baina aitortzen dut zaila dela desberdina izatea eta maiz etsi egiten dugula masifikazioaren erasoaren aurrean. Nolanahi ere ez dugu etsi behar eta norberak bere izaera baloratu behar du, hori da grrantzitsuena. Besteek baloratzen duten edo ez, hori bigarren mailako galdera da. Kautaren abesti baten izenburuak dioen moduan: IZAN ZAITEZ ZU!!!

    P.D Euskara batu txukunean idatzi dut oraingoan.

    Comment bidaltzailea tari — 2006-12-3 @ 15:34

  14. Aupa!! Erabat ados nago esandakoarekin, baina hori lortzea (dibertsitatea onartzea eta inbidia ez izatea) ezinezkoa iruditzen zait gure gizartean. Zuk aipatzen duzun bezala, hipokresiaren gizartean bizi gara, zalantzarik gabe. Denok gara hipokritak, modu batean edo bestean, eta kontrakoa diotenek gezurra esaten dute.
    Nahiz eta txikitatik heziketa “ona” jaso,guztia ezin dela izan ulertu, gero handitzen garenean, indibia ia-ia nahi gabe sortzen da. Nire ustez, arazoa da ez dugula geure burua onartzen, edo, hobeto esanda, ez dakigula onartzen. Hori ikasiko bagenu, gauzak askoz hobeki lihoazke.
    MAITATU ZEURE BURUA!!

    Comment bidaltzailea Klara Zubiarte — 2006-12-10 @ 21:48

  15. Kaixo tari eta Klara! Sentitzen dut lehenago ez idatzi izana baina pittin bat liatuta ibili naiz.
    Guztiok gara hipokritak (horretan ados nago), gehigo edo gutxiago, azken finean gizarte honen parte baikara. Gure burua den bezela onartzeak, on egingo liguke zalantzarik gabe eta konplejorik ez izateak zenbait gauza sahiestuko lituzke, besteak beste inbidia, askotan zer ikusi zuzena baitu bakoitza bere buruarekin ez gustora egoteak.
    Bestalde, biok esaten duzuenaren haritik, zera gehituko nuke nik. MAITATU ZURE BURUA, IZAN ZAITEZ ZU ETA UTZI BESTEEI DIREN BEZALAKOAK IZATEN!!
    Bueno beste bat arte, agur

    Comment bidaltzailea ezabaleta — 2006-12-14 @ 19:25

  16. iepa eneritz!!! beno ba egiozu zure aholkuari kasu eta maitatu zure burua. Zu zaren bezla onartzen ez zaituenak ez daki ongi zer galtzen duen beraz pentsa bera dela galtzaile bakarra. IZAN ZAITEZ ZU eta ez utzi inoizinori zure zorionaren ortzian hegan egiteko hegoak mozten.

    Comment bidaltzailea tari — 2006-12-14 @ 23:39

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here