Arauak 14: BA- eta GABEren idazkera. | # |
Hainbat arau korapilatsu ate-joka dagoela eta, gaurkoan, horietara indarrez heltzeko, 5 minutu baino kenduko ez dizkigun arau baten gorabeherak aipatuko ditugu: ba- eta gabe.
BA- ETA GABE-REN IDAZKERA
1. Ba- aurrizkia. Baldintza zein baietza adierazteko erabiltzen denean, aditzari lotua idatziko da beti (beste aurrizki guztiak bezala):
- Mikel etortzen bada, elkarrekin afalduko dugu.
Salbuespena: aurrizkiaren eta aditzaren artean hitzen bat jartzen bada, orduan ba bakarrik idatziko da:
2. Gabe hitza bereiz idatziko da. Partitiboaren marka har dezake gabe-ren aurreko hitzak nahiz gabe-k berak ere, baina ez biek aldi berean; markarik gabe ere erabil daiteke:
- Argi gaberik (argi barik)
Baina ez argirik gaberik. Barik forma ere ontzat ematen da, gaberik-en aldaera moduan.
Lotsagabe eta kidekoei dagokienez, ikus Euskaltzaindiaren hitz elkarketari buruzko araua. Arau hau nahiko luzea da eta ikasi beharreko salbuespenez josia dago; beraz, gaurkoz horrelaxe utziko dugu eta beste batean ekingo diogu hitz elkartuen araua lantzeari.
Araua osorik.
Praktika
Ba aldakizu zer ikasi? | # |
Orokorra —ezabaleta—0:40
Azken asteetan, unibertsitate desberdinen bisitak izan ditugu ikastolan. Informazio anitz jaso dugu karrera desberdinen inguruan, baita unibertsitate bakoitzak dituen ohiturena ere. Baina nola aukeratu zer ikasi? Askotan argi izaten dugu urteetan zehar zer egingo dugun, baina hautatzeko unea iristen denan, maiz zalantzaz josten gara.
Lehen aukera batxiler mota izaten da. Proba desberdin ugari egiten dugu zein bide hartzea komeni zaigun jakiteko. Hala ere, sarritan zalantzaz beterik hasten dugu ikasturtea, ez baitakigu aukeraketa egokia egin ote dugun.
Orain, bigarren hautaketa egitea tokatzen zaigu. Nire inguruan, asko noraezean daude, ni bezalaxe. Horien artean, batzuek ez dakite nondik jo, ez dute arrastorik ere zer egin nahi duten. Beste batzuek gutxi gorabehera badakigu zer nahi dugun, baina ez dakigu ongi emango ote zaigun edo topatuko dugunaren beldur gara, hau da, agian, ez da guk espero genuena izanen.
Gauzak horrela, tentsioa handiagotuz joaten da, ez baita beldurra bakarrik, guztioi esan digute noizbait: ”Baina hortik gero ez duzu lanik izango!” Bestalde, karrera batzuek beste batzuek baino izen eta sona gehiago dutela dirudi. Honek presioa handiagotu besterik ez du egiten. Azken finean, denok gauza bera ikasiko bagenu, arlo horretako lan eskaintza ere jaitsi egingo litzateke. Nolanahi ere, aipatu behar da, egoten dela bakarren bat gustuko duzuna ikastea gomendatzen dizuna, zuk zerbait atsegin baduzu, gehiago saiatuko zarela suposatzen baita. Lana aurkitzeari dagokionez, gehiago esango nuke, askotan zorte kontua izaten dela ala ez? Bai, egia da ikasketa batzuek lan eskaintza gehiago dituztela, baina horrek ez du esan nahi beste batzuetatik ez dugunik lanik aurkituko.
Amaitzeko, helbide interesgarri batzuk informazioa kontsultatzeko (unibertsitate desberdinak, karrerak, bekak…). Bide batez, animo guztioi, gutxi geratzen zaigu aurrematrikulak egiten hasteko eta.
Helbide interesgarriak:
Guinness World Records | # |
Orokorra —silvia—0:522007-01-29
Guinness liburuak munduko errekor nagusienak biltzen ditu. Urtero berritzen dute eta munduan gehien saldu den liburua da; izan ere, 100 milioi ale baino gehiago saldu dira eta 37 hizkuntzatara itzulia izan da. Beraz, liburuak berak errekor bat du, liburu salduenarena.
Errekor hauek zortzi ataletan banatzen dira: giza gorputza, lorpen harrigarriak, mundu naturala, zientzia eta teknologia, arte eta komunikabideak, gaur egungo gizartea, bidaia eta garraioak eta, azkenik, kirol eta jokoak.
Idazti honetan marka bitxi anitzekin egin dezakegu topo. Honako hauek dira gehien txunditu nautenak:
Michel Lotito ezaguna da burdina, kautxua, beira eta horrelako materialak jateagatik. Bere errekor bitxiena turismo-hegazkin bat jatea izan zen, Cessna 150a, hain zuzen ere.
- 2004ko abenduaren 11n, giza kate luzeenaren marka hautsi zuten Bangladesh-eko biztanleek. 5 milioi pertsona elkartu ziren 1.050 km luzerako kate batean.
- 2005eko urtarrilaren 15ean, Ricky Brown abeslari Estatu Batuarrak 51, 27 segundotan 723 silaba esatea lortu zuen, ordura arte zegoen marka gaindituz.
- Munduko txakurrik txikiena Floridan bizi da. Brandy izeneko Chihuahua bat da eta 15, 2 cm ditu.
- Tim Stinton australiarrak 2005ean errekor bat haustea lortu zuen. Bere hanketako ileak 12, 4 cm izatera iritsi ziren, modalitate horretan errekorra hautsiz.
- Francisco Peinado espainiarrak 18 tenis pilota eskuan 10 segundoz eustea lortu zuen. 2004an.
- Christopher Bergland, 24 ordutan 247, 45 km egiteagatik da ezaguna, marka horrekin errekor berri bat lortuz.
Marka miresgarri ugari dago liburu honetan, hemen beste hainbat aurki ditzakezue. Ea animatzen zareten errekorren bat haustera, euskaldunok azaldu beharko genuke liburu honetan, ezta?
Baliabide naturalen erabilera murriztu beharra? | # |
Orokorra —eiturrioz—10:162007-01-28
Ura, guztiok dakigun moduan, bi hidrogeno-atomoz eta oxigeno-atomo batez osatuta dagoen likidoa da. Jakina da, halaber, gu bizi garen lurra izeneko planeta honetan, toki ugaritan aurki dezakegula ura, munduko hiru laurdenak hartzen baititu. Ura, laku eta ozeanotan topa daiteke; baita hodei nahiz euri-tantetan ere.
Gizakiok, ur edangarria erabiltzen dugu geure higiene pertsonalerako, eta geure bizitzako egoera normalean ura edozein unerako behar izaten dugu. Gauzak horrela, baliabide naturalak murrizten ari dira hainbat arrazoirengatik.
Mundu mailan gizakion jaiotza-tasak gora egiteak erakarria izango litzateke lehenengoa. Gizaki ugari gaude munduan, eta guztiok baliabide naturalak ugaritasunez erabiltzen baditugu, azkenerako, errekurtsu horiek amaitzen joango dira.
Bigarrena ondorengoa izango litzateke. Azken urteetan eta aurten, bereziki, bizitzen ari garen neguek, urtarrilera arte ez du ez euririk ez hotzik egin, eragin handia izan dute ura erabiltzeko garaian. Euririk ez egiteak lakuak, urtegiak eta beste urik gabe utzi ditu, edo ohikoa dena baino hiru aldiz ur gutxiagorekin. Horren eraginez, zenbait herrialdetan jadanik hartu dituzte horren aurkako neurriak. Euskal Herriko zenbait herritan, adibidez, kale garbiketa ur ez edangarriaz egiten dute, edateko txarra denarekin, alegia. Beste zenbait lekutan, berriz, etxeetako uraren erabilera garestitzen hasiak dira erabilera hori kopuru batetik igotzean…
Hau guztia dela eta, hausnarketa egitea komeni da: baliagai naturalak zaindu egin behar dira eta ez nolanahi erabili. Guztiok hartu beharko genuke hau kontuan; izan ere, ondoren jasango ditugun efektuak guztion gaitzerako izango baitira.
Argiako Internet Saria 2007 jaso dugu! | # |
Jakintzako berriak —jolaus—2:042007-01-27
Gaur eguerdian Lasarteko Txitxardin Beltza jatetxean izan gara aurtengo Argia Sarien banaketan, guretzat izan baita Sareko Argia interneten nabarmendu den komunikabidearentzat.
Honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkizuegu irakurri eta jarraitzen gaituzuen guztioi, zuen ekarpenekin IKTeroen blogako edukiak aberasten ahalegindu zareten guztioi eta, batez ere, Jakintza ikastolako komunitatea osatzen duzuen guztioi, guraso, irakasle eta ikasleei.
Bereziki azken hauentzat, alegia, gaur egungo eta iraganean gure ikasleak izan direnentzat, hitz batzuk idatzi nahiko nituzke: eskerrik asko gela barruan adierazi duzuen jarrera baikor eta eraikitzailearengatik. Mila saltsa berrien aurrean topatu zarete azken bi urte hauetan, askotan “sin previo aviso”. Batzuetan entzerrona handietan sartu zaituztegu eta, hala ere, zuen elkarkidetza eta laguntza jaso izan dugu beti. Zuekin bizi izan ditugun esperientziak izugarri positiboak izan direlako animatu gara hauen berri foro honetan ematea. Beraz, sari honen zati handi bat zuena ere bada. Eskerrik asko eta segi hain jator!
Bukatzeko, hemen daukazue guri dagokigunez, saria jasotzearen argudioa:
Bada irakasle talde bat Internetekiko duen zaletasuna bere ikasleengana zabaltzea lortzen duena. Irakasle talde hau informaziorako teknologia berrietan trebatu da eta esperimentatu dutena bere ingurukoekin bezala herritar guztiokin partekatzen ari da eten gabe. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntzarekin nola uztartu erakusten digute beren izenak dioen bezain ero ez dauden irakasleok.
Hementxe duzue ekitaldiko bideo laburra:
hurrengo orrira >>