Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Dolce&Gabannaren publizitate berria | # |

Orokorra —aetxeberria—0:37
2007-03-6

Domenico Dolce & Stefano Gabbanak sortutako marka da Dolce&Gabanna. Italian jaioak dira eta beraien arropak aise identifikatzen dira duten dotorezia eta estilo bereziagatik.

Lehen aipatu bezala, beraien estiloa dotorea eta, batez ere, oso sentsuala da. Italiar diseinatzaile hauek irudikatzen duten emakumea, indartsua eta gogorra da. Gizonezkoentzako jantziak ere egiten ditu etxe honek, baina beti arrakasta handiagoa izaten dute emakumezkoentzako diseinuek.

Bestalde, aipagarria da diseinatzaile hauek egiten dituzten iragarkiak, beti polemikoak izaten baitira. Gehienetan emakume eta gizonezko sentsualak azaltzen dira baina inoiz ez azken kanpaina honetan agertu diren bezala. Dudarik gabe, azken iragarkiak polemika handia sortu du. Iragarki honetan neska bat etzanda azaltzen da eta gainean mutil bat neskari eusten. Atzealdean lau mutil inguru azaltzen dira biei begira.

dolce&gabannaItaliako emakumezkoen aldeko zenbait instituziok kexa larriak azaldu zituzten iragarki honen aurka. Beraien ustez, emakumezkoen aurkako biolentziara bultzatzen duen iragarkia da. Horregatik, instituzio hauek iragarkia erretiratzea eskatu dute. Aurreko astean, telebista guztietan aipatu zuten gai hau, eta, jende askoren ustez, horixe zen Dolce&Gabannak nahi zuena, toki guztietan iragarki hau azaltzea, alegia.

Nire ustez, irudia gehiegizkoa da. Marka honen iragarkiak beti izaten dira polemikoak, baina argazki honen mezua nahiko gogorra da. Bertan emakumea behartua izateko zorian agertzen da eta niri, behinik behin, nahiko gogorra iruditzen zait emakumezko bat horrela azaltzea. Argi ikusten da emakumea objektu sexual bat dela bertan eta, gaur egun, produkturen bat saltzeko emakumea horrela erabiltzea nahiko tristea da. Beste alde batetik, aipatu nahi dut ni ere bat natorrela xede komertzialekin eginda dagoela uste duten horiekin, Dolce&Gabannak nahi zuena lortu du; dena den, ez ote da hau guztia azkenean kaltegarri bilakatuko beraientzat?



6 erantzun »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2007/03/06/dolcegabannaren-publizitate-berria/trackback/

  1. Nire ustez ez da markarentzat kaltegarria izango inola ere!!! azken finean honelako polemikak denbora apur bat besterik irauten ez baitute! helburua dudarik gabe MARKETING-a!

    :kiss: xD :mrgreen:

    Comment bidaltzailea nayerza — 2007-03-6 @ 9:43

  2. marketing-a….hori da hori enpresa mundu maila aierza!!!

    badakizu handitan(jaja) empresariales ikasi!!

    oso artikulu interesgarria aini!!

    Comment bidaltzailea jsesma — 2007-03-6 @ 9:47

  3. Nere ustetan argazkia bai nahiko gogorra dela baina sexua da gaur egun saltzen duena eta egia esanda polemika hau dela medio marka honek askoz ere gehiago salduko du pil-pilean dagoen marka baten arropa eramaten dute-eta, eta hori beti ona da. Esaten den modua “que hablen bien o mal pero que hablen”.
    Baina ziurra dena da argazki hau oso txarto ikusi daitekela gaur egun ikusten diren arazoak direla kausa(maltratuak…)

    Comment bidaltzailea Nik neuk — 2007-03-15 @ 13:12

  4. ez da bere kalterako izango, onerako baizik… telebistan hain denbora luzean agertzeak eta hainbat lekutan propaganda honi buruz hitz egiteak marka honi publizitatea ematea baino ez dute lortzen (gehiago behar bazuten ere). ikusita dago beste kasu argi batzuekin…(sony enpresak ateratako iragarki batekin berdina pasatu zen, jendea ateratzen zen bere eskuekin plaza batean pistola batzuk bazituzten bezala plaza horretako jende guztia hiltzen, bideojoku abten moduan, eta horrekin bakarrik lortu zuten jende guztia iragarki hori ikustea). nire ustetan iragarkia debekatu eta enpresa handi hau multatu behar da, baina guzti hau telekomunikabideetan agertu barik, beraiek badira saltzailerik handienak…

    Comment bidaltzailea =>gcantera — 2007-03-15 @ 13:16

  5. iragarki erakargarria Dolce & Gabbanak eginikoa, dudarik gabe beren xedea lortu egin dute sortu den polemikarekin. Iragarki guztien helburua da ahalik eta jende gehien ikustea eta hori da hain zuzen ere lortu dutena, izan ere, telebistan ezezik irrati eta egunkarietan ere agertu da iragarkiari buruzko zer edozer. Ez dakit emakumea pozik egongo den objektu sexualen baten eran agertzen baina seguraski Domenico Dolce & Stefano Gabbanak eskuak igurtzen ariko dira poz- pozik.

    Comment bidaltzailea marlene — 2007-03-15 @ 13:17

  6. “Berdintasuna ala jarraitzen dugu berdin?” gaur egun ere, emakumea atraktibo giza erabiltzen jarraitzen da, emakume-objetua.
    Ados ez egon arren, aitortu behar dut, hau dela saltzen duenak. orain, adibidez, nahiz eta zentsuratua egon, gehien ikusten ari garen iragarkia dugu, eta Dolce & Gabbana, gehien hitz egiten den marka.

    Comment bidaltzailea kritika — 2007-03-15 @ 13:21

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here