Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Mania txikiak, arazo larriak! | # |

Orokorra —glorenzo—10:48
2007-03-11

maniakNori ez zaio noizbait gertatu kaletik joan eta baldosetako marrak ez zapaltzeko mania sartzea? Edota autoetako matrikulei nahigabe begia botatzea, zinetako aulkien ilarak kontatzea? Hauek guztiak hasieran mania txikiak dira, baina arazo larri bilaka daitezke, mendekotasuna sor baitezakete.

Hainbat tema izatea normala da. Izan ere, ohitura guztiak beste batzuekin loturik daude eta, eguneroko bizitzari dagokionez, ohitura hauek, txarrak nahiz onak izan, gure bizitza josten dute.

Esan daiteke mota askotarikoak daudela, munduan dauden pertsona tipo ezberdinak bezainbeste. Baina nolabaiteko sailkapena egin beharko bagenu, honako hurrenkera eramango lukete: garbitasuna, eskrupulo edo nazka, babesa eta perfekzionismoa.

Ordenarekin zerikusia duten ohitura txarrak:

  • Etxeko gauza guztiak bere lekuan egotea. Horrela bada, etxeko egoera positiboa da, baina objektuak bere tokian egotea eskatzen du, jakina, eta hau horrela ez bada, antsietatea sufritzen da. Honek mania bat dagoela adierazi nahi digu.
  • Gauzak simetrikoki jartzeko ohitura.
  • Behin eta berriro zenbaketak egiteko ohitura, sailkatzeko eta zenbatzeko beharra sentitzen delako.
  • Lekuetara puntual iristeko beharra.

Garbiketa, eskrupulo eta osasunaren inguruko ohitura txarrak:

  • Ahoa edota eskuak behin eta berriz garbitzeko beharra.
  • Beste pertsona batzuek ukitu dituzten gauzak ukitzeko beldurra.
  • Behin eta berriro etxea garbitzeko ohitura.
  • Elikagaiekin kutsatzeko neurriz gaineko beldurra.

Babesarekin erlazionatutako ohiturak:

  • Leihoak, ateak, iturriak, giltzak… etengabe begiratzeko joera edota argia itzaltzeko demaseko ohitura.

Ikus dezakezuen legez, dezente dira dauden ohitura txar edo setak eta mota guztietakoak dira. Zuek ba al daukazue mania bereziren bat?

Amaitzeko, pertsonaia ospetsu batzuen ohitura txarrekin uzten zaituztet. Horiei buruz zertxobait gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.



Erantzun 1 »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2007/03/11/mania-txikiak-arazo-larriak/trackback/

  1. Aupa, Garazi! Gai interesgarria benetan plazaratu duzuna. Ez dakizu, gainera, zein gustura gelditu naizen irakurri dudanean. Hortxe nenbilen nire burua non kokatu eta konturatu naiz ez naizela batere maniatika!! :mrgreen: Halere, seguru zerbait badudala eta pentsatzen jarraituko dut!!! :wink:

    Comment bidaltzailea Maite — 2007-03-11 @ 20:27

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here