Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Bartzelonatik bueltan sariarekin! | # |

euskaljakintza —Maite—0:35
2007-06-12

sariarekinOstiral goizean, zuek hautaprobetako azken azterketak egiten ari zineten bitartean, Bartzelonara abiatu nintzen gure sariaren bila. Bakarren bati euskarako azterketaz galdetu diot eta badirudi nahiko ondo joan dela, ezta? :smile: Hala espero dut. Bada, asko gogoratu nintzen zuetaz eta pentsatu nuen lastima izan dela sari banaketa gertuxeago ez izatea denok bila joateko! :sad:

Espiral elkarteak antolatutako Jornada Espiral 2007 jardunaldietan banatu ziren sariak. Horren aurretik, goizean, sarituok labur-labur gure lanaren berri emateko aukera izan genuen eta nik euskaljakintzari buruz (nola egiten dugun lan, zeintzuk diren gure helburuak eta emaitzak, zenbat lan egin duzuen…) minutu batzuez hitz egin nuen. Denek zuentzat zorionak eman zizkidaten eta nik, saria jasotzerakoan, zuen izenean eskerrak eman nizkien, noski!

Ederki joan zen guztia. Beste batzuk egiten ari direna jakiteko aukera izan nuen eta jardunaldietan beste hainbat aplikazio eta ideia interesgarri entzun, ikusi eta ezagutu nituen. Dena den, aitortu beharrean nago inbidia pittin bat ere pasatu nuela ikusita batzuek besteekin nola hitz egiten zuten eta nola ezagutzen zituzten elkarren lanak. Garbi dago hizkuntza oztopo izan dela gure kasuan, ez saria irabazteko baina bai proiektua ezagutzera emateko. Honen haritik, dezentek esan zidaten euskaljakintzan sartu zirela baina tutik ere ulertu ez zutenez, berehala atera zirela eta ea zergatik ez nuen gaztelaniazko azalpenen bat ipintzen. Zer iruditzen zaizue?

Ostiral arratsaldea eta larunbat osoa jardunaldietan pasa ondoren, Bartzelonan buelta bat eman gabe ez nintzela itzuliko erabaki eta Rambletan barrena ibili nintzen. A ze giroa! Itsasaldea ere bisitatu nuen eta, azkenean, Gaudiren La Pedrera edo Milá etxean sartu nintzen. Zoragarria! Argazkian ez da ondo ikusten baina etxe horretako ganbaran nago saria eskuan dudala! :smile:

Amaitzeko, hementxe duzue irabazi dugun urrezko ziba. Beste saria, Mimio arbel digital bihurtzailea, ikastolan jasoko dugu hauetako egunen batean. Badut gogoa probak egiten hasteko! :wink:

ziba

Oharra: gaur goizean esan diogu Manuri hamaiketakoarena (Jon Ander, Eneritz I. eta hirurok) baina ez dakit ez ote duen gorrarena egin!!! :wink:



4 erantzun »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2007/06/12/bartzelonatik-bueltan-sariarekin/trackback/

  1. Zorionak!
    Txiba politta eskuratu duzue.

    Comment bidaltzailea haritz — 2007-06-18 @ 19:38

  2. Aupa, Haritz! Mila esker!!!
    Bai, polita da baina politagoa da zuk irabazitako bidaia. Kanariar Uharteetara zen, ezta? :mrgreen: Diferentzia ederra!!!! :wink:

    Comment bidaltzailea Maite — 2007-06-19 @ 7:52

  3. Eyyyy Maite! Soy Bea de Espiral ¿me recuerdas? Te mando un abrazo y te deseo un feliz final de curso.
    Tu blog me gusta muuucho.Una referencia en tu país. Felicitaciones nuevamente.

    Comment bidaltzailea Bea — 2007-06-20 @ 22:15

  4. ¡¡Hola, Bea!! ¡¡No sabes qué ilusión me hace volver a saludarte!!! ¿Sabes qué hace unos días me di de alta en Second Life? Tengo un problemilla con los drivers del video y no puedo entrar pero en cuanto los resuelva voy a montar una ikastola o algo. :mrgreen: Mi nombre es Brisban Broek (ya te saludaré en cuanto entre).

    Un beso enorme y yo también te deseo un feliz final de curso.Un abrazo y hasta pronto. :wink:

    Comment bidaltzailea Maite — 2007-06-20 @ 23:45

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here