Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Milurteko busa Beasainera iristsi da | # |

Orokorra —ncasado—4:36
2007-06-24

busaHerriz herri bidaiatzen dabilen MILURTEKO BUSA Beasainera iritsi da asteburu honetan eta astelehen goizera arte ikusgai egongo da Gipuzkoa plazan.

Autobus honen jomuga nagusiak 2000. urtean Nazio Batuko 189 estatuk hartu zituzten Milurteko Helburuak betetzea eta osasunerako eskubide unibertsala aldarrikatzea dira. Horrela autobus honek helburu horiek betetzeko bidaia bat proposatzen du.

Erakusketa hiru zatitan banatzen da. Lehenengo karpak autobus geltoki bat irudikatzen du eta bertan Milurteko Helburuak ezagutzera ematen dira. Ondoren, autobusean herrialde desberdinetako jendearekin (Peru, Bolivia eta Camerun) hitz egiteko aukera ematen da kamera eta mikrofono bidez. Bukatzeko, bigarren karpan proposamenak egiten dira pobrezia gutxitzeko eta hauen kide egiteko aukera eskaintzen da.

Medicus Mundik bultzatutako autobus hau Espainia osoan zehar ibili da eta orain Euskal Herria zeharkatzen ari da. Aldakuntzarako eta errealitate justuagoa lortzeko eman daitezkeen pausoak ezagutzeko abagune aparta dela iruditzen zait; aprobetxatu beharrekoa, beraz !



Erantzunak »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2007/06/24/milurteko-busa-beasainera-iristsi-da/trackback/

Erantzunik ez oraindik.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here