Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Benetako lagunen aterbea - PAKO ARISTI | # |

Irakurlearen txokoa —unperez—9:32
2007-07-7

liburuaren azalaNik hautatu dudan liburua Pako Aristik idatzia da. Ez da idazle honi buruz euskaljakintzan idazten dugun lehen aldia, hementxe duzue iaz Ibaik Venezuela, iraultza isilaren hitzak obrari buruz idatzi zuena.

Pako Urrestillan jaio zen 1963an. Kazetaritzan lizentziatua da eta idazlea lanbidez. Prentsan kolaboratu ohi du iritzi artikuluak idatziz, baina elkarrizketak eta erreportaiak ere egin izan ditu. Euskadi Irratian eta Herri Irratian kolaboratu du, eta ETBko gidoilaria ere izan da. Landu dituen literatura generoak: nobelagintza, poesia, kazetaritzako saiakera eta haur eta gazte literatura. Azken honetan kokatuko genuke nik irakurri dudan Benetako lagunen aterbea.

Istorioaren narratzailea bere txikitako herrira bueltatzen da eta bere gaztaroko oroitzapenak, abenturak eta gorabeherak kontatzen ditu. 5 dira pertsonaiarik nagusienak, bostak lagun koadrila berekoak eta ia denak Azpeitikoak.

Lau mutil eta neska batek boskote jatorra eta bihurria osatzen dute. Abentura bat bukatzerako beste bat aurrean jartzen die bizitzak, lehengoa baino arriskutsuagoa eta zirraragarriagoa.

Protagonista herrira itzultzen denean, banan-banan joaten da lagunen etxera ezusteko askorekin topatuz. Dudarik gabe, lagunen arteko elkarrizketa nagusienak herriko udaltzainei buruzkoak dira, komentatzen dute nola ahalik eta isun gehien jartzen ahalegintzen ziren dirua irabazteko. Zinea ere aipagai dute berraurkitzearen solasaldi hauetan. Izan ere, euren bizitzan garrantzitsua izan da zinea, askotan alokatzen baitzituzten beraien adinetik gorakoentzat ziren filmak…

Ia kontakizun guztietan bezala, honetan ere maitasun egoerak azaltzen dira, baina hauek protagonistak zertxobait helduagoak direnean gertatzen dira eta, nola ez, zeloak ere topa ditzakegu.

Amaitzeko, nire ustez, liburu hau 14-17 urteko gazteentzat aproposa izan daiteke; izan ere, une askotan, zuk zeuk txikitan izandako egoera antzekoak topa baititzakezu. Gainera, ez da oso luzea eta nahiko erraz irakurtzen da. :wink:



Erantzunak »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://euskaljakintza.blogsome.com/2007/07/07/benetako-lagunen-aterbea-pako-aristi/trackback/

Erantzunik ez oraindik.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko.HTML kodea onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

:kiss: :smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here