
|
A itsatsia
Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), ... Azken letra horri "a" itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, ... bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsi dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).
Baina zeintzuk dira "a" itsatsia duten hitzak? 1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda.
Adib.: anaia zaharra, feriarik onena, gauza horiek baina: Anai-arreba, ferietan, gauzek. 2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak: -keria: alferkeria, handikeria... -tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura... -tza: idazkaritza, agintaritza... -kuntza: berrikuntza, irakaskuntza... -(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada... -kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza... -(t)eria: gazteria, tresneria... -(k)era: harrera, bukaera, idazkera,... -gura/-kura: logura, azkura,... -bera: bihozbera, hozbera, sentibera,... -aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,... -antza: mudantza, mesfidantza,... 3. jatorrizko erdaran "a" letraz bukatzen diren hitz guztiak Adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura.... Berezko "-a" noiz galtzen den -A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal dezakete:
Bi multzo horietako hitzak hiru eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan: |