Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Etengabe etorkizunari begira | # |

Autoen txokoa —x2larraza—0:51
2006-06-1

Etengabe aurrera begira, honela aurkitzen da gaur egungo gizakia eta bere ingurua. Denok ezagutzen ditugu guregana ekarriak izan diren teknologia berriak: telefono mugikorrak, internet, GPS eta abar. Baina hauen artean, ez pentsa, egon dira porrot egin duten proiektu asko ere. Hala eta guztiz, esandako azken hauek alde batera utziz, hainbat enpresa eta unibertsitate etorkizuneko kontzeptu eta teknologietan atsedenik hartu gabe ari dira lanean .

Nissan terranaut

Gaurkoan, automobilismoan murgilduko gara. Denok dakigun bezala, autoaren inguruan egindako prototipoak eta berrikuntzak asko dira. Halere, noizbait irteten bada (nire ustean laster izango da), izugarrizko oihartzuna izango duen berrikuntza hauxe izango da: mugitzeko urez baliatzen den motorra duen automobila. Imajinatzen duzue zenbat aldaraz dezakeen asmakuntza honek egungo errealitatea? Nazioarteko interesak, petrolioaren inguruan bizi dugun egoera larria…

Egia esan, ez dut artikulua horretarako idatzi, gaur egun irteten ari diren proiektu berrienak aztertzeko baizik. Duela gutxi, Arbitron Media izeneko aholku-sailak egindako ikerketen arabera, europarrek bi ordu eta erdiko batez bestekoa igarotzen dugu egunero auto barnean. Datu hauek diseinugileek lan egiteko era aldatu dute: lehen garraiobide bat besterik ez zena, bulego mugikor edo egongela bat izatera pasatzen ari da.

Mercedes Benz Bionic Car

“Berrikuntzak ezin dira teknologiaren ingurukoak bakarrik izan, kontzeptualak ere. Bulego mugikor bat izango balitz bezala irudikatu behar dugu autoa.” Shiro Nakamura (Nissaneko lehendakariordea)

Kontzeptu berri hauek gauzatu nahian, langileak hasiak dira dagoeneko lanean eta ez kanpoaldeko diseinuan bakarrik, non materialek eta diseinuek gidarien eta oinezkoen segurtasuna hobetu duten, barneko material berritzaileetan ere bai. Bestalde, segurtasun sistema berriak ere jarri dituzte martxan: segurtasun distantzia uzten duten autoak, talka egin aurretik automatikoki autoa gelditzen duten sistemak, GPS hobekuntzak, pantaila likidoak, konexio berriak, automobilaren bolantean konektaturik duaden Bluetooth, eta Wi-Fi sistemak…

Hau guztia ikusirik, inork ez du atzean geratu nahi eta enpresa bakoitzak bere moldaketak egin ditu.

    Nissan-ek high-tech izeneko lan zientifikoak egiteko prestaturik dagoen bidaiari-leku bat sortu du.
    Toyotak informazioa jasotzeko sistema berriak sortu ditu.
    Renault eta Mercedesek erregaia aurrezten duten diseinuak sortu dituzte.
    BMWek iluntasunean ikusten laguntzen duten izpi infragorriak jarri dizkio autoari.
    Fiat sistema guztiak zuzentzen dituzten bolanteak garatzen ari da.

Toyota Endo

Azkenik, datu interesgarri bezala aipatu nahi dut Mojako desertuan gidaririk gabeko auto batek 215 kilometroko ibilaldia egin duela. Zorionez, hau hasiera besterik ez da. Ez al dira benetan harrigarriak teknologia berriak?



Etorkizuna orain | # |

Autoen txokoa —AOtegi—0:41
2006-05-20

Orain arte aotoei buruz egin ditut nire idazlanak eta oraingoan ere bai. Baina honako hau ezberdina izango da, urtea amaitzera doa eta seguruenik ez dut gehiago idatziko. Makina bat poztuko dira. Azken honetan etorkizuneko autoei buruz arituko naiz (Lexus LF-C, Hyundai Genus, Saab Aerox…), hau da, concept deritzenei buruz.

Baina dakizuenez, auto hauetako askok ez dituzte kontzesionarioetako kristalak ikusiko, gainera hauei buruzko informazioa oso eskasa izan ohi da. Has gaitezen bada labur-labur.

Lehenik eta behin Kia etxe korearraz arituko gara, C´eed berriaz, hain zuzen ere. Korear etxe hauek ez dira soilik orain interesgarri bat bizitzen ari, etorkizun oparoa ere badute. Kiak aldaketak agindu ditu eta C´eed berriari begiratu besterik ez dugu honetaz konturatzeko. Zein Kiak du honen antza? 4,30 metro inguru luze izango lituzke eta segmentuko izarretariko bat izatera irits daiteke. Diseinua, behintzat, erabat berritzailea da. Zein segmentutan sartzeko gogoa duen jakinda eta Kia etxea ezaguturik, esango nuke 90 eta 130 zaldi bitarteko motoreak eskainiko dituela, eta deskuidoan 100 zalditik beherakoak badakartza, ez luke izango esan dugun arrakastarik.

Segidan ,Lexus, Toyotaren luxuzko autoaz arituko naiz. New Yorkeko Auto Erakusketan erakutsi zuten; eta, egia esan, erakusteko modukoa dela uste dut. Bi lagunentzako auto honetan luxua baino nahiago izan da coupé itxura azaldu. Adierazi bezala, itxura asko landu da eta auto honi begiratuz gero, ondoren datozen autoen ideia bat egin dezakegu. Gainera, izenak berak ere hori esan nahi du, Lexus Future Car (LF-C). Orain arte etxe japoniar honek erakutsi digunak ez du coupé edo deportibo antzik izan, baina concept honen plazaratzeareki, garbi ikusten da Lexus etxearen ideien aldaketa. Gainera, motorrak ere indartsuagoak hasiko dira sortzen; honek, adibidez, 4,3 litroko 8Vdun motorea darama. Bere zaldi potentzia adierazi ez den arren, 300 eta 500 zaldi bitartean ibiliko dela esango nuke. Eramango dituen zapatak, berriz, aurrekoa 245mm-koa eta atzekoa 285mm-koa, oso zabalak dira, eta hau da deportibo itxura eman nahi izan diotela ziurtatzen digun beste adierazle bat.

Auto honen argazki honetaz gain beste argazkirik ikusi nahi izanez gero , klikatuhemen.

Coupé baten atzetik beste bat, edo hobeto esanda, SUV bat (Sports Utility Vehicle). Hyundairen 4x4 autoetan aukera anitza dago, eta orain gehiago, duela gutxi berritutako Santa Fea dela eta. Baina Hyundai etxeari falta zaiona SUV auto bat da. Merkatua nola dagoen ikusirik, lo egoten denak jai izango du, eta Hyundai ez dago horretarako prest. Horregatik Genus hau atera berri du. Ginebran erakutsi zigun concept-a eta, egia esan, harrera ona izan du. Alemanian diseinatua izan da, harrigarri samarra Hyundai nongoa den jakinda, eta maila gorenera iristeko asmoa sumatzen zaio. Ez da auto txikien artean sartuko eta bere 4,75m-ko luzerak garbi uzten du hori. Ibilgailu erakargarria da eta oso ongi mugitu beharko luke bere 2,2 litroko motorraz baliaturik, noski, diesela. 2+2-ko auto bat da, kristal tindatuzko eta forma originaleko sabai eta maletategi handia dituena.


Azkenik Saab etxeko concept-a ikusiko dugu. Suediar etxe honek merezi duen postua lortzeko ahalegin handiak egiten ari da, bakardadean eginiko bidaia dela medio orainartean ukatua izan baitu. AeroX izeneko auto hau ez da esperimentu soil bat izan, ez da soilik denborapasa gisa egin. Dakigunez , seriera honelako auto bat eramatea ia ezinezkoa da, baina badakigu, halaber, auto edo bolido honen ukitua beste etxe honetako auto askok jasango dutela. Lehen begiratu batean ehiza-hegazkin baten antza duela esan genezake; eta, egia da, Saab etxea aeronautikarekin lotua egon dela betidanik, baina auto honek duen diseinu aerodinamikoa gaindiezina da. Adibidez, ateak eta haizetakoak pieza ia oso bat osatzen dute, batera artikulatzen direnak aurrerantz eserlekurako bidea ehiza-hegazkin baten oso antzekoa bihurtuz. Aurrealdea oso ondo amaitua du eta jakin ahal izan denez, hurrengo Saab modeloen isla da. Osaturiko materialek, diseinu aerodinamikoak eta mugitzeko duen gaitasunak, 2,8 litroko turbo bikoitzeko eta 400 zaldiko motorra darama. Ginebrako auto interesgarrienetariko gisa kokatu dute. Argazki gehiago nahi izanez gero, klik egin AeroX hitzean.

Klik egin hemen Ginebrako Auto Erakusketan erakutsi ziren concept gehiagoren argazkiak ikusteko. Lastima orria ingelesez egotea, baina honelako web orririk ez dago euskaraz. Gainera, bertan saltseatzen baduzue, auto berri askoren probak eta argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

Amaitzeko gogorarazi nahi dizuet lehen esandakoa: seguruenik auto hauetako bat bera ere ez da merkatura aterako. Gainera, hemen doakizue azken-azkeneko autoen eta concept batzuen zerrenda zerbait gehiago jakin nahi baduzue:

1-Hyundai Santa Fe
2-Honda Civic
3-Ford S-Max
4-Ford Galaxy
5-BMW Z4
6-Alfa Romeo 159 Sportwagon
7-Cadillac BLS
8-Suzuki SX4
9-VW Passat 4motion
10-Audi Q7
11-Audi A6 allroad quattro
12-Chevrolet Captiva
13-Honda Civic Type R
14-Ford Focus eta C-Max “S”
15-Ford Focus coupé cabriolet
16-Volvo S-80
17-Opel GT
18-VW Edag Biwak
19-Dacia Logan Steppe
20-Nissan Terranaut



El que no corre… | # |

Autoen txokoa —AOtegi—6:33
2006-03-7

Primitivak, ONCEren Cuponazoak, kinielak edota Euromilioiak diru asko utzi badizu, ez bazaizu axola besteek jakiterik eta aurreko artikuluetan idatziriko autoek ez badizute graziarik egin (zaila benetan), hauxe da zure autoa: Bugatti Veyron 16.4
2001eko Ginebrako auto erakusketan, Volkswagen markako presidente zen Ferdinand Piëchek etxe italiar honetako, jadanik Volkswagenen kontrolpean, lehen autoak mila zaldiko indarra eta 400 km/h-ko abiadura gaindituko zituela ziurtatu zuen, baina inork gutxik suposa zezakeen, bost urtetan, maila hartako astakeria egia izango zenik.

Bost urteko lan gogorra dago auto honen atzean. Lehen pausoak Wolfhang Schreiterren, DSG kanbioen asmatzailea, etorrerarekin hasi ziren. Ordurako ia etsitzen hasiak ziren Volkswagen etxekoak, 360 km/h-ko eta 700 zaldiko muga ezin baitzuten gainditu.

Schreiberrek eta bere teknikoen taldeak ordu asko sartu behar izan zituzten Sauber etxearen haizezko tunelean (tunel de viento) aerodinamika aldetik asko hobetu ahal izateko, falta zen indarra iritsi bitartean. 4 turboak handitu zituzten, honela turboko presioa handitu eta gasolina emaria handitu zituzten. Transmisiorako, berriz, Schreiberrek ez zuen bi aldiz pentsatu: berak sorturiko 7 erlaziotako DSGa.

Pisu aldetik esan behar, 200 kg jaitsi ahal izan zizkiotela proba askoren ondoren, titaniozko eta karbonozko zuntzez eginiko materialak erabiliz. Hala ere, ia bi tonako pisua du (1888 kg).

7993 cm kubikoko zilindrada du, 1001 zaldi, 407 km/h hartzeko gai da eta 0-100 km/h bi segundo eta erditan burutzen du. Gainera, 17 segundo pasa orduko, 300 km/h-ko abiaduran aurki zaitezke. Zifra astronomiko hauez gain, badago beste bat, bere balioa: 1 000 000 €

Bugatti dotore honek 16 zilindro eta lau turbo ditu, hortik datorkio izenaren ondorengo zenbakia. 375 km/h-ra iritsi arte, 6 zilindrorekin soilik egiten du lan eta muga hori gainditzeko gai ikusten bagara eta ahal badugu, “top speed” sakatzea besterik ez dugu eta honela 16 zilindroak batera hasiko dira lanean eta abiaduraren gailurra joko dugu, errepideko lehenengo autoa baita 400 km/h gainditzen.

Gauza guztiek bezala, auto honek ere badu gauza txar edo ez hain on bat, eta ez da bere balioa, ezta bere gurpilek (1800 € bakoitzeko) balio dutena edo 20 minuturoko 100 litro gasolina behar izana. Arazo gisa esan behar da zirkuitu pribatu bat beharko dela auto honetaz gozatu ahal izateko, ez baitago munduan abiadura horretan ibiltzea posible den errepiderik, ezta autoaren bulkada jasango duenik, izan ere,407 km/h ozugarria baita!

No hay carretera en el mundo capaz de aguantarle el “tiron” a este Bugatti. Además el habitáculo está soberbiamente rematado. AUTOVÍA

Amaitzeko esan behar, 300 auto soilik egingo direla eta jada Ferdinand Piëchek bat erosi duela. Zer aginduko ote du hurrengorako?

*Gogoko baduzue, Bugatti hitzean klikatu eta Veyron honetaz gehiago jakin ahal izango duzue. Merezi du.



Txikienen errebolta | # |

Autoen txokoa —AOtegi—3:57
2006-02-18

Gaurkoan txikien erreboltari buruzko artikulua dakarkizuet. Jakina da auto txikiek gero eta leku gehiago dutela kontzesionarioetan. Txikiak dira eta maletategi handia ez izan arren, hiri eta herri barruetan ibiltzeko erraztasuna dute. Horrez gain, merkeak dira erosteko garaian (handiagoekin alderatuz) eta kontsumo mugatua dute. Azkenaldian gainera, beste auto guztiak bezala beren tamaina handitua dute eta arrazoi hori dela eta garrantzi handia hartzen ari dira.

Adibide gisa, hiru auto hautatu ditut, klase honetan kalitate eta balio aldetik eskaintza hoberenak dituztenak, hain zuzen ere: Fiat Grande Punto, Mitsubishi Colt eta Renault Clio. Gainera hirurak gasoliozko propultsatzailearekin hautatu ditut, eta 80 eta 100 zaldi bitartekoak.

FIAT GRANDE PUNTO 1.3 MULTIJET 16V 90CV
Fiat berri honetan, bere itxurari begiratzen diogu lehenik, pixka bat handitu baina gehien bat itxura guztiz aldatu duelako. Itxura berri honekin Maserati etxe italiarraren autoen antza du. Izaera deportiboa duela esaten dute bere gain eginiko kritikek. Muturreko aire-sarreretan berrikuntza handiak jasan ditu eta argi-fokuekin batera asko edertzen dute beribila. Baina alde dituen gauzez gain, baditu kontrakoak ere. Eserlekuak ez dira kalitatezkoak eta motorra zilindrada txikikoa denez, ez du indar handirik bere 90 zaldiak edukiagatik. Autopistetan arazoak eduki ditzake beste auto eta kamioiak aurreratzerako orduan, eta gehiago ibili ohi diren abiaduretan. Gainera, 6ko abiadura-kaxa gehitzen badiogu moteldu egingo genuke. Barrualdetik begiratuz, kalitatezko materialak ditu eta jada ohikoa gertatzen den legez, bolantean kokaturiko mandoek erraztu egiten dute auto barruko kontrola. Horrez gain, informazio koadroa oso ongi kokatua du eta informazioa oso garbi ageri da. Bere salneurria 15050 €tik aurrera hasten da.

MITSUBISHI COLT CZ3 1.5DI-D 95CV
Itxuraz ez da oso erakargarria baina ez da itsusia, bestela ez bailitzateke salduko. Bere 95 zalditako indarrak deportibotasun apur bat ematen dio monobolumen itxurako auto honi. Argi-fokuek eta zilar itxurako eskapeak ere laguntzen dute horretan. Barrualdetik oso ongi amaitua dago eta eserlekuak ere erosoak dira. Lehen hitz eginiko autoak ez bezala, honek ez du auto barnekoa kontrolatzeko aukerarik bolantetik. Gainera informazio kontrola ezin da esan onena denik gauza bakoitza lekuz kanpo dagoela ematen baitu. Ez da oso ezaguna baina bere balioa ezagunenen artean kokatzen da. 15490 €tik aurrera hasten da bere balioa eta ez du ESPrik prezio barruan. Gainera, beste auto denek baino maletategi txikiagoa du, 155 litro soilekin.

RENAULT CLIO 1.5DCI 85CV
Kalitate eta balio aldetik aukerarik hoberenetarikoa da momentu honetan Espainiako merkatuan. Fiat Grande Puntoak baino 50 euro gehiago balio du eta 5 zaldi gutxiago edukiagatik, maletategi handixeagoa du eta barrualdeko kalitate eta lekua hobekiago daude berebil italiarrean baino. Gainera, serietik gauza berdintsuak dakartzan arren, aukera gehiago du Clio berriak. Itxura, guztiz berritzailea da eta kritika ezberdinek diotenez,(eta nire iritziz), lehenagokoa baino politagoa da edo, behintzat, hobekiago amaituriko detaileak ditu. Motore aldetik oso ongi dago eta zaldi asko ez eduki arren, indarra duen autoa da, bere 1500 zilindradei esker. Barrualdetik oso ongi amaitua dago, kalitatezko materialak ikusten dira eta Renault etxe frantsesean ohikoa den bezala, eserleku bikainak ditu. Informazio koadroa ez nuke esango Grande Puntorena baino hobea denik baina ongi kokatuak ditu jakin beharrezko guztiak. Maletategi polita du, 288 litrorekin eta bere balioa 15100 €tan hasten da.

Arrazoi hauek direla eta, auto txiki hauek nagusitzen ari dira eta egunetik egunera gehiago ikusiko ditugu.

Aurreko balio hauek gasoilezko autoenak dira, gasolinazko merkeagoak ere badira.
Artikulu hau bereziki Magic jaunarentzat da, auto garestiez soilik idazten dudalako kexatzen baita.



Handi bezain indartsu: H3 | # |

Autoen txokoa —AOtegi—1:03
2006-01-27

Hummer etxeak kaleraturiko azken hau, lehenagoko hiru autoak (H1, H2 eta H2 SUT) baino txikiagoa da, eta Europa alderako egokiagoa. Hala ere, ez da batere txikia: ia bost metro luze (4’7m), bi metro zabal (1’89m) eta beste hainbeste altu (1.89m). Beste era batera esanda, Nissan Pathfinder eta Toyota Land Cruiser autoen antzeko tamainak ditu, eta honekin adierazi nahi da, ez dela aparkatu ahal izateko arazorik izango, baldin badago non aparkatu behintzat.

Bere hiru aurreko modeloen antz handia du, angelu zuzen askoz osaturiko diseinua, izugarrizko gurpilak, azken hauen arteko tarte handia eta kristal belztu eta txikiak.

Barrualdea Barrualdetik begiratuz:

Errespetua sortzen duen kanpoko itxura militarra ahantziz, luxuzko autoa dirudi barnealdetik. Bere anaiek baino akabaera hobeak ditu, eta, horrez gain, ekipamendu osatuagoa du. Modan jartzen ari diren eserleku berogailudunak ditu, sabaian kristalezko leiho irristatzailea eta luxuzko gehigarri gehiago, larruzko eserlekuak esaterako. Denetan bitxiena, ordea, oso gutxi ikus daitekeen satelite bidezko XM irratia da. Posible da gainera sei hazbete eta erdiko pantaila duen GPS nabigatzailea ezartzea; noski, azken honek garestitu egingo du autoa erostera joateko garaian.


Motorearen xehetasunak:

H3 berriak Vortec 3500 motorea darama, 220 zalditako indarra duena. Gasolinazkoa da eta oraingoz izango duen motore bakarra. Hau da, agian, Europako merkatutik pixka bat aldentzen duen arrazoia, jakina baita diesela dela nagusi gure kontinentean. Motorearen kontsumoa, hala ere, ez da neurriz gainekoa, alderantziz, oso ongi mugatua dago: batez beste 11’8 litro ehun kilometroko.
Gasolinazko 220 zaldik indar asko diruditen arren, 2 tona pasako auto batean (2132 kg), nahiko justu geratzen dira, batik bat autopistetan auto eta kamioiak aurreratzerakoan. Gainera, bere abiadura 158 km/h-ra mugatua dago.

H3 berria Garbi geratzen da, beraz, ez dela errepiderako eginiko autoa. Beraz, mendia dugu Hummer handi honi probetxua ateratzeko leku bakarra. Mendian gabiltzala, oztopo gutxik gera dezakete eta zabalera handia duen arren, merkatuko autorik onenetarikoa da mendian ibiltzeko, oso ongi prestatua baitu azpialdea. Hori dela eta edozein lekutan sar gaitezke beldur handirik gabe.

Prezio aldetik, berriz, oso ondo dago, 48800 eurotik aurrera hasten baita bere balioa. Europako merkatuan aurrera egiten laguntzen dion arrazoia da, beste autoekin alderaturik antzeko balioa baitu. Esan behar da, H3-ak, bere anaien erdia balio duela. Honakoak dira luxuzko 4x4 autoetan ezagunenak:

X5 50600€*
TOUAREG 49420€*
XC90 45400€*
Q7 54860€*

*balio hauek gasolinazko autorik merkeenei dagozkie.

Aurreko balio horiekin alderaturik, H3-ak erraz egin dezake aurrera. Azkenik, esan behar asko ikusiko ez den arren, irailaren erdirako 20 eskaera eginik zeudela, prezioa jakin aurretik. Horrek esan nahi du, geroztik gehiago saldu direla eta, egunen batean, gure herrian bertan ikusteko aukera izango dugula.



hurrengo orrira >>
 

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here