Oraindik ez dakizu? Helbide honetan gaude:
http://www.euskaljakintza.com


Hasieran, Internet erabilera militarrerako sortu zen. Funtsean seinale digitalen transmisioak bideratzen duen sare bat da. Sare hau osatzen duten elementu nagusiak kablea (kobrezkoa edo zuntz optikoa) eta router-ak dira. Azken honek digitalizatutako informazioa bideratzen du bere helmugaraino.
Baina, handik denbora batera, konturatu ziren aplikazio gehiago zituela, hala nola, web nabigazioa edo posta elektroniko bidalketak. Horrela, bere erabilera abiadura handiz hedatu zen eta gaur egun milioika pertsonek erabiltzen dugu. Hala ere, herrialde aberatsen garapen teknologikoa ekarri badu ere, 3. mundua behartsuago eta atzeratuago utzi du ikuspegi honetatik.
Erabiltzaileon artean hainbat sailkapen egin daiteke. Hasteko, lanerako maneiatzen dutenak daude, informazioa bilatzeko, jolasteko, telefonoz hitz egiteko, ikasketak bideratzeko, musika jaisteko, bideoak ikusteko, aisialdirako…
Bestalde, internetera konektatzeko bide asko daude: gehiengo batez erabilia dena ordenagailua da eta kontuan hartzekoa da, halaber, gero eta sakeleko telefono gehiagok duela interneteko konexioa. Horretaz gain, internetera sarrera duten hozkailuak, mikrouhinak, telebistak…ditugu. Beraz, eguneroko bizitzako osagai nagusia dela begi bistan dago.
Larunbat honetan, hilak 21, edozein herriko jaietara joateko asmorik ez eta Web 2.0 nahiz blogen mundua ezagutzeko irrikaz bazaude, hementxe duzu aukera ezin hobea: etor zaitez Gasteizko Saregunera goizeko 10:00etan. Tailerrak 2.0 egitasmoaren barnean, Gorkak eta biok ondorengo ikastarotxoa prestatu dugu azaldu nahi duen edonorentzat:
Goizean:
1. Sarrera hitzaldia: Zer da Web 2.0? Kontestua (45 min)
2. Sarreran azaldutako hainbat aplikazioren tailerrak (3 ordu 15min)
- Jario irakurgailuak (Bloglines.com)
Podcasting irakurgailuak entzule/ikusle moduan (Juice eta Getdemocracy)
- Markatzaile sozialak (Bildu.net)
- Hedabide parte hartzaileak (Zabaldu.com)
- Irudiak igo (Flickr.com)
- Bideoak igo (Youtube.com eta Jumpcut)
- Audio, Bideo, Irudi, Testu libreak igo (Archive.org)
Arratsaldean:
Blogak eta blog plataforma ezberdinak (2 ordu)
- Blog bat sortu
- Erabilpen posible batzuen adibideak (30 min txapa 30 min mahainguru)
- Jarioen erabilpen posibleak eta etorkizuna (30 min txapa 30 min mahainguru)
Non eta noiz
- Non: Gasteizko Saregunen. (Nola iritsi?)
- Noiz: Uztailaren 21ean.
- Ordutegia:
Goizez: 10:00etatik 14:00etara.
Arratsaldez: 15:30etik 19:30era.
Agian, ez da urteko egunik aproposena izango (larunbata, uztaila…) baina, kontuan izanda DOHAIN dela eta Saregunekoek baliabide guztiak gure eskura jarri dituztela, mundu honetan murgiltzeko aukera ezin hobea dela ezin ukatu! Anima zaitez eta eman izena tailerretako wikian edo euskaljakintzako harreman orrian.
Irailean Artelekun ospatutako EH 2.0 jardunaldiei jarraipen bat eman nahian, antolatzaileek uda honetan tailer ezberdinak antolatzea erabaki dute Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Ikasturte hasieran lokalizazioa eta internazionalizazioa izan baziren hizpide, oraingoan hitzak alde batera utzi eta praktikari heltzea erabaki da. Uztailaren hirugarren astean, beraz, Internet, tresna berriak, wikiak, blogak eta beste hainbat web 2.0 baliabide praktikan ikasteko aukera izango du interesa duen edonork. Helburua web 2.0 tresnak eta filosofia dohain Euskal Herri osoan zehar zabaltzea da eta horregatik ez da mugarik egongo. Hau da, nahi adina ikastarotan parte har daiteke (bakar batean nahiz guztietan) eta egin beharreko gauza bakarra tailerren wikian izena ematea da.
Helburu horretan guk ere lagundu nahi izan dugu eta hortxe izango gara uztailaren 21ean, Gasteizko Saregunen, Blogak eta web 2.0 tailerrean. Hementxe duzue egitarau osoa:
Tailerrak 2.0 herritar guztiengana heldu nahi duen ekimen ireki bat da. Tailerrak, beraz, parte-hartzaileak izango dira, antolaketatik hasi eta aurrerantzean egin beharreko zereginetan ere. Gauzak horrela, jendeak tailer gehiago (eman eta jasotzeko) proposatu ahal izango ditu, guztion artean erakutsi zein ikasteko.
Wikian topa dezakezue tailer ezberdinei buruzko informazio guztia. Anima zaitezte, bada, zuen ekarpenak egitera, zer edo zertan laguntzera edo jakin-mina duzuen gaian izen ematera.
Hace un tiempo que Lu (a quien tuve el enorme placer de conocer en Barcelona en la entrega de los Premios Espiral) me pasó el testigo del Meme comenzado por Charo para el 2º Encuentro de Edublogs en Ayerbe. La verdad es que por una cosa y por otra he ido aplazando mi respuesta hasta llegar un momento en que me parecía que cualquier cosa que dijera ya estaba dicha, que poco o nada podia aportar ya. De todas maneras, esta mañana me he levantado pensando que sería la primera vez en la que se me invita a dar mi opinión y no lo hago, por lo que ahí va mi respuesta.
Imagina que tienes un colega que imparte tu misma asignatura y quiere incorporar las TIC en su asignatura para el curso que viene. Viene a ti, ya que le suena que tú tienes un blog y enredas con estas cosillas, en busca de consejo. ¿Qué le dirías? ¿Cuáles serían las claves para que tu compañero tuviese éxito en esta tarea?
En mi opinión la clave está en abrir los ojos. Se me hace imposible pensar que una vez conocidos algunos, no digo muchos, de los beneficios que las TIC nos pueden proporcionar, nuestros compañeros no se animen a dar el primer paso. El límite está en la imaginación de cada cual.
Estoy dando un curso y no puedo ir a Ayerbe (gracias por invitarme, Isidro) pero espero que tengáis unos días fructíferos en todos los sentidos. Me conformaré con seguir el encuentro virtualmente.
Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here