
Perpaus bakunak konbinatu egin daitezke, perpaus elkartuak osatuz. Perpausak elkartzeko hiru bide ditugu: alborakuntza, juntadura eta menderakuntza.
Perpaus bakunak eta elkartuak testu osoak eratzeko konbinatzen diren heinean, elkarketa desberdinak aurki daitezke ere, bai izaera semantikodunak eta baita jite testualekoak ere (lokailuen edo marka testualen sartzea). Niri ez zait gustatu. Joni, ordea, izugarri gustatu zaio.
Alborakuntza, elkartzen diren osagaiak elkarren ondoan jartzean datza, inolako loturarik gabe baina beren arteko lotura semantikoa izanik. Bi alborakuntza mota bereizten dira:
Juntadura maila bereko perpausak elkartzean datza. Juntadura normala juntagailuen bitartez bideratzen da. Juntagailuak hitz solteak dira (eta, baina, baizik...), eta juntatzen dituzten osagaien artean kokatu ohi dira. Bestalde, juntagailuak, lokailuak ez bezala, ezin dira metatu: nekez ikusiko ditugu juntagailu bi elkarren segidan.
Emendiozko juntagailuek, maila bereko osagaiak lotzen dituzte, baina osagaiak gehituz edo batuz. Emendiozko juntadura normalean eta juntagailuaren bidez gauzatzen da.
Formari dagokionez, euskara batuan eta juntagailua osorik idatzi behar da, ta eta da laburdurak ahozko hizkuntzarako utziz. Kokaguneari dagokionez, eta azken juntagaiaren aurrean jartzen da, salbuespenak salbuespen.
Eta juntagailua erabiliz gero, emaitza, aditzari dagokionez, plurala da. Ezagunak diren osagaiak ezaba daitezke; hala ere, batzuetan anbiguotasuna sortzeko arriskua dago.
Juntagailu hautakariak bi juntagai edo gehiagoren arteko aukera edo hautaketa adierazteko erabiltzen ditugu. Juntagailu hautakari erabilienak honako hauek dira: edo, edota, ala, nahi(z) eta zein.
Juntagailu aurkariak bi osagairen arteko aurkaritza adierazteko erabiltzen dira. Bi aurkaritza mota ditugu, aski desberdinak:
Hainbat juntagailu daude, euskalkien arabera: baizik, baino, ezpada, baina.... Iparraldean, normalean, baina erabiltzen dute zentzu honetan.
Batzuetan, perpaus bat beste baten barruan txertatzen dugu menderagailuez baliatuz. Horrelakoetan menderakuntza erabiltzen ari gara.
Juntagailuen aldean hainbat ezaugarri berezi dituzte menderagailuek:
Menderakuntzaren barruan honako multzoak bereiz ditzakegu:
Testu mailako loturak adierazteko erabiltzen ditugun hitzei lokailuak esaten zaie. Lokailuak hitz solteak dira, hau da, ez dira atzizkiak. Juntagailuak ez bezala, metatu egin daitezke; hau da, perpaus berean lokailu bat baino gehiago ager daiteke.
Lokailuak bost multzotan sailka ditzakegu:
Emendiozko lokailuak emendatzeko edo gehitzeko erabiltzen dira. Horien artean hauek daude:
Lokailu hautakariak, izenak berak adierazten duenez, gauza edo ideien arteko hautaketa adierazteko erabiltzen dira. Beraz, edo eta ala juntagailuen baliokideak dira, adibidez:
Ez edan gehiago edo mozkortuko zara.
Ez edan gehiago; bestela mozkortuko zara.
Aurkaritzako lokailuak (ordea, ostera, aldiz, berriz, aitzitik, hala ere, alabaina, alta, dena dela...) aldez aurretik esandako zerbaitekiko aurkaritza adierazteko erabiltzen dira. Beraz, baina juntagailuaren antzekoak dira, adibidez:
Ondoriozko lokailuak (beraz, ba(da), hortaz, orduan, halatan, honenbestez, horrenbestez...) beste lokailu guztiak bezala, ideia eta perpausen arteko lotura adierazteko erabiltzen dira, baina ondorio kutsua gaineratuz. Alegia, jarraian esango dena aurretik esandakoaren ondorioa dela adierazteko erabiltzen dira. Hau dela eta, ilatiboak edo kontsekutiboak esan ohi zaie.
Kausazko lokailuak (izan ere, zeren, ze, zergatik, alabaina, ba(da)...), gainerako lokailu guztiak bezalaxe, ideia eta perpausen arteko lotura adierazteko erabiltzen dira, baina kausa kutsua gaineratzen dute. Nolabait, jarraian esaten dena aurretik esandakoaren zergatia edo azalpena dela adierazten dute.