Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Postposizioak

 

NOR edo partitiboa eskatzen dutenak

 

Gabe, barik

Baimenik gabe ezin gara sartu.

Betaurreko barik ez dut ezer ikusten.

Ezean, faltan

Urik ezean, esnea edango dut.

Ur faltan, esnea edango dut.

 

NOREN eskatzen dutenak

 

Gainean/azpian*

Umea aitaren gainean dago.

Liburua mahai(aren) azpian dago.

Aurrean (Aitzinean)*

Liburutegiaren aurrean dago gizona.

Atzean (Ostean, Gibelean)*

Mikelen atzean nago.

Ondoan (Alboan, Aldamenean)*

Peru anaiaren ondoan dago.

Barruan (Barnean, Barrenean)*

Nire lagunak etxe horren barruan daude.

Inguruan (Aldamenean)*

Umeak mahaiaren inguruan daude.

Parea(an)*

Banoa tximistaren pare, oso berandu da eta.

Artean*

Jendearen artean dago.

Alde/Kontra (Aurka)*

Ni ez nago zure alde/kontra.

Aldean, Aldera, Aldetik*

Zurearen aldean, hau politagoa da.

Kontura (Aldetik, Kasa, Kabuz)

Neure kontura ikasten dut.

Partez (Aldetik)

Goraintziak nire partez.

Bidez, Bitartez

Lagun baten bidez jakin dut.

Zain

Zure zain nago.

Bila*

Betaurrekoen bila nabil.

Arabera

Legearen arabera, zuk ez duzu arrazoia.

Esku

Zure esku utzi dugu erabakia.

Menpe(An)

Zuzendariaren menpe(an) dago erabakia.

Truke*

Honen truke zer emango didazu?

Gisa*

Azeriaren gisa jokatu beha duzu.

Lekuan

Ni ibiliko naiz bere lekuan.

Ordez (Beharrean, Barik)

Noren ordez hitz egin duzu?

Eske*

Urkiolara joan gara emaztegai on baten eske.

Bizkar (Lepotik, Kontura)

Gurasoen bizkar(retik) bizi da.

Mailan*

Estatu(aren) mailan hartuko da erabakia.

Arloan (alorrean)*

Zientzia arloan aurrerakuntza handiak egin dira.

NORI eskatzen dutenak

Buruz

Nire anaiari buruz hitz egin genuen.

Esker

Lagun bati esker etorri naiz.

Begira

Zeri begira zaude?

NON eskatzen dutenak

Zehar

Mendian zehar ibili gara.

Gaindi, barrena

Basamortuan barrena (gaindi) ibili ginen.

Gora / behera

Aldapan gora hasi garenean, izerditan hasi gara.

 

NONDIK eskatzen dutenak

 

Kanpo(ra) (at, landa, lekora)

Etxetik kanpo (at, landa) bazkaldu genuen.

 

ZEREZ eskatzen dutenak

 

Gain(era)

Zutaz gain(era), Mikel ere etorriko da.

Bestalde

Betikoez bestalde, gaur jende berria etorriko da.


  • Asteriskoa duten adibideek hainbat kasutan kasu markarik gabe ere erabil daitezke: aulkiaren azpian edo aulki azpian.

Jatorria: Euskal Gramatika Osoa, Ilari Zubiri-Entzi Zubiri