Euskaljakintza gu gara!
Hemen klikatuz Jakintza Ikastolako blog guztiak ikusteko aukera izango duzu


  • entzun

2.0 baliabideak

EUSKARA kontsultarako

EUSKARA ariketak

EGA

zalantzak galdetu

aisia euskaraz

bestelakoak


Hautaprobak unibertsitatean sartzeko bidea ematen duten gaitasun-probak dira, eta horiek gainditzea derrigorrezkoa da ikasketak unibertsitateko fakultate, unibertsitatean hasi nahi duten bertako zein kanpoko ikasleentzat.

UBI/IEEko ikasleek lehen zikloko ikasketak egin ditzakete (diplomatua, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa), baina lehentasunezko merezimendutzat hartuko da hautaprobak gainditua izatea.

Unibertsitate bakoitzean probak koordinatzeko batzorde bat eratuko da, probak antolatu eta gauzatu, behar bezala burutzeko beharrezko neurriak hartu, gaien erabiltze-kodea burutze-egunen arabera prestatu eta probok antolatzerakoan gerta daitezkeen gorabehera guztiak ebatz ditzan.

Urriaren 22ko 1640/1999 Errege Dekretuak eta ekainaren 2ko 990/2000 Errege Dekretuak unibertsitatera sartzeko probak antolatzeko jarraibideak zehazten dituzte.

 

Probak

Ikasleek batxilergoko 2. urtean egindako irakasgaiei buruzko bi ariketa.

Probako lehenengo zatia: lau ariketa ditu; bakoitzean ikasleek bi aukera izango dituzte hautatzeko, eta horietatik bat aukeratu beharko dute.

  1. Historiako edo Filosofia II-ko testu baten analisia eta horri buruzko galderak erantzutea, edota galdetegi bat erantzutea; ikasleak aukeratu beharko du.

  2. Atzerriko hizkuntzako testu baten analisia. Ikasleak emandako testu bati buruzko komentarioa egin behar du eta testuari buruzko galderak erantzun behar ditu (galderak atzerriko hizkuntzan idatzita egongo dira eta erantzunak ere hizkuntza horretan egin behar dira). Ariketa hau egiteko ezin izango da hiztegirik erabili, ez eta ezelako ikasmaterialik ere.

  3. Gaztelaniazko testu baten analisia. Testuari buruzko iruzkin kritikoa eskatuko da, eta testuari buruzko galderak erantzutea.

  4. Euskarazko testu baten analisia.

Ariketa bakoitza egiteko ikasleak ordu eta erdi izango du.

Probako bigarren zatia: Hiru ariketa egin behar dira. Ariketa bakoitzerako ikasleak aukera bi izango ditu eta bietariko bat aukeratu behar du. Modalitateko hiru irakasgairi buruzkoa izango da. Horietako bi sarrera-aukerari dagozkion arlokoak izango dira; hirugarrena ikasleak berak aukeratuko du modalitateko irakasgai guztien artetik.

Aukera bakoitzari dagozkion irakasgaiak:

Zientzia - Teknologia: ----------------------> Matematika eta Fisika
Osasun Zientziak: ---------------------> Biologia eta Kimika
Giza Zientziak: -------------------------> Latina eta Artearen Historia
Gizarte Zientziak: ---------------------> Gizarte-Zientziei Aplikatutako
Matematika eta Geografia
Artea: ---------------------------------> Arte-Irudigintza eta Artearen Historia

Iraupena: gehienez ordu t'erdi gai bakoitzeko. Irudigintza eta adierazpen plastikoarekin lotutako ariketaren bat egiteko Batzordearen ustez hori baino denbora luzeagoa behar bada, Batzordeak denbora luzatzea erabaki dezake.

Aukera batera baino gehiagotara sartu gura duten ikasleek aukera horiei dagozkien gaien probak egin behar dituzte. Horrelakoetan, aukerei dagozkien lau irakasgaiei buruzko lau azterketak baino ez dituzte egin behar.

 

Kalifikazioa

Lehenengo zatia: lau ariketen batez besteko aritmetikoa.

Bigarren zatia: Sarrera-aukeraren arloko irakasgai bakoitzerako lortutako kalifikazioaren %40 eta aukera askeko irakasgaietan lortutakoaren %20.

Sarrera-aukera biko probak egin behar direnean, lehenengo zatiaren kalifikazioa lehenengo ariketarako zehaztutakoari jarraituz zehaztuko da. Bigarrenerako bi kalifikazio egongo dira, sarrera-aukera bakoitzerako bat, eta honakoaren arabera zehaztuko dira: sarrera-aukera bati lotutako irakasgai bakoitzaren %40 eta beste sarrera-probari lotutako irakasgaietan lortutako kalifikazio handienaren %20.

Kalifikazio orokorra: bi ariketetako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa. Kalifikazio orokorrean 4 puntu lortu ez duten ikasleak ezin izango dira inolaz ere gai izango.

Behin betiko kalifikazioa: Kalifikazio orokorraren %40 gehi Batxilergoko espedienteko notaren %60. Unibertsitatera sartzeko proba gainditzeko, sarrera-aukeran gutxienez bost bat izan beharko da behin betiko notan.

Sarrera-aukera bi aukeratu dituen ikasleak behin betiko nota bi izango ditu, sarrera-aukera bakoitzerako bat.

Ariketak egun hauetan egingo dira:

EGUNA ORDUTEGIA IRAKASGAIAK
Ohiko deialdia: ekainak 8
Ezohiko deialdia: uztailak 6 
  Arratsaldez Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura. Historia edo Filosofia.
Ohiko deialdia: ekainak 9
Ezohiko deialdia: uztailak 7
  Goiz eta 
  arratsaldez  
Derrigorrezko eta hautazko irakasgaiak     
Ohiko deialdia: ekainak 10
Ezohiko deialdia: uztailak 8
  Goizez Euskara. Atzerriko Hizkuntza

 

Musika edo dantzako ikasleak

Musika eta dantzako ikasketetako maila ertaineko hirugarren zikloa bukatu duten ikasleek batxilergoko titulua eskuratuko dute, baldin eta batxilergoko gai amankomunak gainditzen badituzte. Unibertsitatean ikasketak egiteko hautaprobak gainditu beharko dituzte, inskripzioa egiterakoan aukeratuko dituzten sarbide baten edo bien arabera. Probako lehenengo zati osoa egin beharko dute; baina, bigarrenean, aukeratutako sarbideari edo sarbideei lotuta dauden gaien azterketak baino ez dituzte egingo.

Hautaprobetako azterketako bigarren zatiaren kalifikazioa hauxe izango da: aukeratutako sarbideari lotuta dauden gaietan izandako kalifikazioen batez bestekoa.

 

Kalifikazioa berrikustea

  1. Ikasleak epaimahaiko presidenteari ariketak berriro zuzentzeko eskaera egin diezaioke, baldin eta ikaslearen ustez ez badira behar bezala ezarri zuzenketa egiteko irizpideak.

    Horretarako, hiru eguneko epea izango du, emaitzak argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita.

    Bigarren zuzenketa ez du egingo lehenengo zuzenketa egin duen irakasle berak, ezpada beste irakasle berezitu batek.

    Azken emaitza bi zuzenketetan lortutako kalifikazioaren batez besteko aritmetikoa izango da. Bi zuzenketetan lortutako kalifikazioan hiru puntutik gorako aldea badago, hirugarren epaimahai batek zuzenduko du berriro azterketa, eta azken emaitza epaimahai horrek zehaztutakoa izango da. Hori guztiori, bost egun naturaleko epean egingo da, aurreko paragrafoan zehaztutako epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita.

    Azterketa bigarren aldiz zuzentzean lortutako emaitza dela-eta ikasleek erreklamazioa egin ahal izango diote Antolaketa-batzordeari; horretarako hiru eguneko epea izango dute, kalifikazioa argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Epe berean, ikasleek lehenengo zuzenketan lortutako kalifikazioaren erreklamazioa egin ahal izango diote, zuzenean, Antolaketa-batzordeari. Antolaketa-batzordeak jarritako kalifikazioa ezingo da izan bi zuzenketen ondoren ipinitakoa baino txikiagoa.

  2. Ikasleak, edonola ere, erreklamazioa egin ahal izango dio Antolaketa-batzordeari, nahiz eta beste bi zuzenketak eskatu ez izan. Halakoetan, erreklamazioa egiteko epea hiru egun baliodunekoa izango da, lehen kalifikazioa argitaratuko denetik kontatzen hasita.

Antolaketa-batzordearen erabakiak amaiera ematen dio administrazio-bideari.

 

Hautaprobetako nota hobetzea

Ikasleek kalifikazioa hobetzeko aukera izango dute, eta horretarako beste deialdi batzuetara, ohikoetara zein apartekoetara, aurkez daitezke. Kalifikazioa hobetzeko asmoz proba berriro egin eta aurrekoetan baino kalifikazio txarragoa lortuz gero, kalifikazio hori ez da kontuan izango. Nota hobetzeko aukera honetaz baliatuz gero, sarrera-aukera bakar batentzat baino ez da egingo proba.